Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

FOSS-Coding

 



Entel enpresako FOSS departamentua (Free and Open Source Software) software libreko programazio bizkorreko lehiaketa babesten du.
Honako hauek dira bertan parte hartu ahal izateko baldintzak:

1.-
FOSS-CODING 2008 lehiaketan Euskal Encounter-eko partaide orok har dezake parte.


2.- Lehiaketan parte hartzeko taldeak antolatu beharko dira gutxienez 1 eta gehienez 4 lagunek osatuak.

3.- Lehiaketan izena emateko, Emaila igori beharko duzue fosscoding@euskalencounter.org helbidera  bertan taldearen izena, posta elektronikoko helbidea (nora antolatzaileek egindako komunikazio oro bidaliko baitira) eta taldea osatzen duten kideen identifikazio datuak, hots, izen-abizenak, nick-a eta party-an duten lekua, garbi adieraziz.


4.- Lehiaketarako izen-ematea erabat dohan izango da.


5.- Izen-emate fasea amaitu ondoren, ordubete azpitiko epean eskakizunak aztertu eta lehiaketari hasiera emango zaio.

 

6.- Izena eman duten talde guztiek mezua jasoko dute Email helbidean lehiaketa hasten dela esanez eta egin beharreko programaz jakinaraziz.

7.- Behin taldeek lehiaketan onartuak izan direla jakinda izen emandako taldeen datu ez pertsonalak ikuskatu ahal izango dira talde parte-hartzaileen zerrendan.

8.- Hauxe FOSS (Free and Open Source Software) lehiaketa da, beraz aurkeztutako programa oro lizentzia librea beharko du izan. Antolatzaileek GPL v3 (http://www.gnu.org/copyleft/gpl.html) gomendatzen dute baina beste edozein ere onartuko da (hartarako zerrenda ikus dezakezue http://www.gnu.org/licenses/license-list.es.html#SoftwareLicenses)

9.- FOSS lehiaketa izanik programan erabilitako artxibo formatoak eta dokumentazioa ere libreak beharko dute izan, esaterako OpenOffice.org

formatoa erabiliko da Office-aren ordez, etab.


10.- Eraberean hobe izango da tresna libreak erabiltzea eta emaitzak baloratzerakoan posible izango da hura kontutan hartzea.

11.- Lehiaketa irabazten duen taldeak 2 GB memoria handipena duen Asus EEEPC bat jasoko du sari gisa. Finalistek ere sariak jasoko dituzte.

12.- Lehiaketa uztailak 25ean, ostirala, gaueko hamarretan hasiko da eta epea 26ean, larunbata, gaueko hamarretan bukatuko da.