
Euskal Encounter-aren sarea antolatzeko erronka dugu aurrean, bere hamaseigarren edizioan. Beraz, 4.096 erabiltzaile toki eta partyan eskeintzen diren zerbitzu guztientzat beharrezkoak diren zerbitzari guztiak elkar-konektatuko ditugu.

HP-ren ProCurve Switch-ei esker, sare-konexioa 1.000 Mb/s-koa izango da eta switch-en artekoa 10 Gigabit/s-koa.
Sarea astebetean antolatu behar da eta bost egunetan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez diren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.
![]()
Merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura. Euskaltelen bezero ingeniaritza sailak bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Euskal Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.

Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.
![]()
Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. Aurten ere 10 Gigabit/seg sinestezinezko sarbidea izango dugu.