Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Aurreko edizioak

Euskal Encounter 15

Logo

Barakaldon, 2007ko Uztailaren 20tik 23ra

Uztailaren 20 eta 23 bitartean ospatu den Euskal Encounter-aren 15. edizioak 35.000 metro karratu baino gehiago hartu ditu Barakaldoko BEC-en, non sarean konektatutako ordenagailuak Interneterako segunduko 8 Giga-tako sarbidea izan duten.

Euskal Encounter 14

Logo

2006ko Uztailaren 22tik 25ra

5.750 partehartzaile Barakaldon

Oraingoan ere, Uztailaren 22 eta 25 bitartean Barakaldoko BEC-en  ospatu zen Euskal Encounter-aren 14. edizioa espero zitekeenaren mailan dagoela erakutsi digu. 5.750 partaide eta 3.150 tik gorako ekipoak lanean ziardutela, kokalekurik onena bilakatu zen udaren hastapenetan teknologiarik puntakoena, zabalkunde didaktikorik berriena eta giro aparta elkarren eskutik ibil zitezen.

Euskal Encounter 13

Logo

2005ko Uztailaren 22tik 25ra

5.500 partehartzaile Barakaldon

Euskal Encounter-aren 13. edizioa, estatuko festa informatikorik zaharrena, 5.500 lagun eta 3.072 ordenagailurekin igaro zen. Denen artean egon zen giro aparta aipatu beharra dago, eta hortarako antolatzailegoak proposatu zituen ekimen sozializatzaileek asko lagundu zuten.

Euskal Encounter 12

Logo

2004ko Uztailaren 22tik 25ra

5.000 partehartzaile Barakaldon

Euskal Encounter-aren 12. edizioa kalitate goreneko iharduera izan zen. Kalitate paregabeko sare lokalak 2.500 ordenagailu baino gehiagori eman zion zerbitzua, bertara gerturatu ziren 5.000 partehartzaileei.

Euskal Encounter 11

Logo

2003ko Uztailaren 24tik 27ra

4.000 partehartzaile Bilbon

Euskal Encounter-aren 11. edizioa estatu mailako ekitaldi garrantzitsuenaren kontsolidapena izan zen eta baita Europa mailako erreferente garrantzitsua.

Europa osoko saririk onenak zituen GameGunea eta Estatu mailako demoeszena mugimenduko topaleku nagusia den Eszena atalari esker, partehartze eta entretenimendu mailako lorpen berri bat izan zen, 2.100 ordenadoretik gora eta 4.000 partehartzaile elkartuz.

Euskal 10

Logo

2002ko Uztailaren 25-28

2.600 partehartzaile Donostian

Euskal partyaren 10. edizioa estatu mailako joku eta demoscene ekitaldi handiena izan zen, 2.500 partehartzaile eta 1.700 ordenadore inguru elkartu zituelarik. Edizio honetan lan kopuru eta kalitatearen igoera nabarmena izan zen.

Euskal 9

Logo

2001ko Uztailaren 26-29

2.000 partehartzaile Vitoria-Gasteizen

Euskal partyaren bederatzigarren edizioak aurreko urte guztietako asistentzia markak hautsi zituen, 2.000 pertsona eta 1.200 ordenadore inguru bilduz 4 egunetan zehar. Lan gutxiago aurkeztu ziren arren, hauen kalitatea aurreko urteetakoa baino hobeagoa izan zen.

Euskal 8

Logo

2000ko Uztailaren 22-25

1.600 partehartzaile Bilbon

Euskal 8an informatikaren 1.600 jarraitzaile sutsu bildu ziren, mota guztietako kulturek lekua duten elkargunean bihurtuz. Bertan izan ziren, ohiko DOS, Windows eta Linux-en erabiltzaileez gainera, BeOS eta Macintosh-en jarraitzaileak ere.

Edonor da ongi etorria gure partyra, izan ere hau jendearen partya baita: partehartzaileek eraman baitute dagoen tokira.

Euskal Party 7

Logo

1999ko Uztailaren 23-25

1.200 partehartzaile Donostian

Euskal Party 7a 1.200 informatika zaleen elkargunea izan zen, nahiz eta beste jende askok ezagutu gintuen eguneroko bisita eta internet bidezko jarraipena eginez.

Bertan informatikaren erabiltzaile mota ugari bildu ziren; programatzaileak, jokuzaleak, grafistak, musikariak, linuxeroak …