Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31
A Bug's Life by Shock, #2 at Euskal Encounter 11 pixeling compo A Bug's Life by Shock, #2 at Euskal Encounter 11 pixeling compo

Arau orokorrak

  • Kategoria eta pertsona bakoitzeko lan bakar bat aurkeztu daiteke 4KB eta 64KB-etako intro eta demoen kasuan izan ezik.
  • Aurretik aurkeztutako lanak (partyetan, internet-en, ...) ez dira onartuko.
  • Lanaren egileak partyan bertan egon beharko du. Pertsona batzuen artean egindako lan bat bada, Demoak, Introak edo Wild Compoko lanak diren bezala, pertsona hauetatik gutxienez batek partyan bertan egon beharko du lana antolatzaileei emateko eta saria jasotzeko, hala behar izanez gero.
  • Lanak Deadlinea baino lehen aurkeztu beharko dira, eta hau pasa ondoren ez da lanik onartuko. Deadlineak (Muga Orduak) megafoniatik behin eta berriro iragarriko dira.
  • Demo eta introak, ordenean eta ahal den neurrian, lehiaketako ordenadorean probatu ahal izango dira ondo dabiltzala ziurtatzeko.
  • Proiektoreak bideo modu batzuekin bateragarritasun arazoak sor ditzakeela gogorarazten da, aurretik neurtu ezin den arrisku bat da.
  • Demo bakoitzaren aurretik, aurreko demoak sor litzazkeen bateragarritasun arazoak ekiditeko ordenadorea berrasieratuko da
  • Demo eta intro denak ESC tekla zapalduz bukatuarazi ahal izango dira. Arau hau errespetatzen ez duten lanak automatikoki baliogabetuak izango dira.
  • Era berean, antolatzaileek arrazista den, gustu txarrekoa den edo ikuslegoaren sentsibilitatea irain lezakeen gairik duen edozein lan baliogabetzeko eskubidea du.
  • Ezin izango da ikuslegoa gogaitu lezakeen inolako zarata, soinu edo musikarik sortu partyan lanak erreproduzitzen diren bitartean. Arau hau behin eta berriro errespetatuko ezbalitz, antolatzaileek autoreari zarata geldiaraztera behartzeko eskubidea gordetzen dute, eta behar izanez gero, partytik botatzekoa.
  • Lanak entregatzeko, lehiaketentzako zerbitzari bat izango dugu. Hala ere, lanak ohiko disketeen eta CD-ROMen bidez entregatu ahal izango dira, eta ez beste inolako sistema bidez. ZIP, JAZZ, magneto optiko, VHS edo disko gogorretan entregatutako lanak ez dira onartuko.
  • Soinu mahaia ukiezina izango da antolatzaileek baimendu ez duten edonorentzat. Hortaz, mahaia modu berdinean kalibratua egongo da denentzat Musikako lehiaketetan, eta baita Demoetan, Introetan, ...
  • Antolatzaileena ez den ordenadorerik ez da onartuko lan bat (demoa, introa, etab.) erakusteko. Lan denek antolatzaileen ordenadorean funtzionatu beharko dute, lehiaketaren batean onartuak izan daitezen.
  • Lanak lehiaketatik kanpo aurkezteko aukera dagoela gogorarazten dugu, lanak lehiaketen arauren bat betetzen ez duelako edota autoreek hala nahiago dutelako. Lehiaketatik kanpo aurkeztutako lanak lehiaketetakoak bezala erakutsi eta banatzen dira.
  • Lan denak, salbuespenik gabe, sari banaketaren ondoren banatu egingo dira, azken bertsioak diren kontutan hartu gabe eta egileen baimenik behar izan gabe.
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!