Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31
Micos by Phornee & Lentium, #1 at Euskal Encounter 11 Micos by Phornee & Lentium, #1 at Euskal Encounter 11

Pixelaketa

  • Gehienezko bereizmena: 640x512
  • Gehienezko kolore kopurua: 256 (8 bit).
  • Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.
  • Ez da JPEG formatua onartzen 2D lehiaketan.
  • Lan bakarra onartuko da egile bakoitzeko.
  • Lana tankera honetako programetan egin ahal izango da: Deluxe Paint (Amiga/PC), Personal Paint edo Brilliance Amigarako eta GrafX2 edo Cosmigo Promotion PCrako.
  • Lan edo azken pantailarekin batera, egileak gutxienez irudiaren aurreko 10 pausu entregatu beharko ditu. Pausuek honela egon beharko dute zenbakituta: azken grafikoa GOGO.PNG bada, pausuen izenak GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, ..., GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG izango dira, 10 pausu izatearen kasuan. GOGO01.PNG zaharrena izango da, lanik gutxiena duena, eta GOGO11.PNG azken grafikoa (epaituko dena). Pausuak konprimituta entregatu daitezke (ZIP edo TGZ).
  • Pausuak erakutsi aurretik, lehenengo grafiko bukatua erakutsiko da, gero pausuak hasieratik hasi eta grafiko bukatuan amaitu arte.
  • Inolako kasuan ez dira onartuko scan edo digitalizazio batetik abiatuak izan diren irudiak, edo hala izan dela susmatzen direnak. Irudi "berpixelatuak" nahiz fotomuntaiak ere ez dira onartuko. Gogoratu, pixelaketa lehiaketa dela hau eta horregatik lanak egiteko erabilitako beste edozein teknika berehala baztertua izango dela epaimahaiagatik eta ez da kontutan hartuko bere azken emaitzarako.
  • Ez da brotxa edo 3Dko programetan (Lightwave, 3d Studio, 3d Studio Max, Imagine, etab.en modukoak) egindako elementuen erabilpena onartuko.
  • Tresna estandarrak soilik erabil daitezke plugin edo beste motako aurretik prestatutako efektuak erabiltzea debekatuta egonik.
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!