Eszena

A+ A A-

Eszenaren epaimahaia

  • Alfonso Berroya Elosua 

Arte Ederretan lizentziaduna, masterduna eta doktorea, eta bideo-joko eta editorialetarako ilustratzailea eta concept artist-a.

Gaur egun, White spell izeneko bideo-joko baten proiektu-zuzendaritzan eta arte-zuzendaritzan nabil, eta Iron Belt Studios-eko zuzendari artistiko gisa ere egiten dut lan.

http://alfonsoberroya.carbonmade.com/

 

  • Inma Hernaez (Bilbao, 1960) 

Telekomunikazio Ingeniaritzako doktorea EHUn (1995). EHUko irakaslea naiz, eta 25 urte baino gehiago daramatzat Telekomunikazio Ingeniaritzako eskolak ematen. Unibertsitateko hainbat masterretan ere ematen ditut eskolak, nire ikerketa-eremuaren ingurukoak. Seinalearen tratamendu digitala da nire espezialitatea; bereziki, ahotsarena.

Aholab Signal Processing Laboratory unibertsitateko ikerketa-taldearen sortzailea naiz. Talde horretan, ahotsaren seinalearen inguruko proiektuak eta seinale hori teknika digitalen bidez tratatzearen ingurukoak garatzen dira. Hala, besteak beste, ahozko euskararako tresna eta baliabideak sortzea da helburua. Ahotsaren tratamendu digitalerako beste aplikazio batzuen artean, testua ahots bihurtzeko euskararako lehen sistema sortu du laborategiak, oso-osorik geure teknologia erabiliz: ahoTTS. Nik zuzentzen ditudan edo parte hartzen dudan proiektuetan, mekanismo berriak garatzen ditugu; besteak beste, hauek: ahots artifiziala sortzekoak, testua ahots bihurtzekoak —hainbat hizkuntza eta dialektotan—, ahotsak transformatzekoak, ahotsa ezagutzekoak eta pertsonak beren ahotsaren arabera identifikatzekoak.

 

  • Laura Olmedo Romero

Bideo-jokoetarako arte-kontzeptuko 2D ilustratzailea (bozetoak, pertsonaiak, egiturak...).

Bideo-jokoetako pertsonaien ereduak egiten ditu, 3Dn (Bidasoa Bizirik-erako proiektua)

Pintxo Developer elkartearen sortzaileetako bat da (bideo-jokoen arloko profesional eta zaleen Gipuzkoako elkartea).

Irri Entretaiment elkarteko grafista da (ekitaldietarako kartelak sortzen dituzte).

http://pintxodeveloper.com

http://nibrit.wordpress.com

 

  • Txabi López Saralegui

Iron Belt eta Battle for Gea-ko principal engineer.

Arte Ederretan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Web designer gisa lan egin zuen 7 urtez.

Bi urtez, Bachelor of Science in Computer Science in Real-Time Interactive Simulation ikasketak egin zituen Digipen Institute of Technology-n, Seattlen eta Bilbon, eta Dean gutuna jaso zuen bi seihilekotan jarraian, campuseko ikasle onenetako bat izateagatik.

Hainbat programazio-lengoaia (C, C++, C#, PHP, Javascript, HTML5... ) eta bideo-jokoak programatzeko hainbat motor grafiko menderatzen ditu (Unity3D...).

2012ko irailaz geroztik, bideo-jokoen programatzaile gisa aritzen da, eta bideo-jokoen programazioari buruzko trebakuntza-ikastaroak ematen ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=2kHEkdM2EQw