Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Araudia Call of Duty: Black Ops II (GameGune)

  • Jokoaren bertsioa: Call of Duty: Black Ops II
  • Plataforma: XBox 360
  • Talde bakoitzeko jokalari-kopurua, gehienez: 4 parte-hartzaile
  • Orokorra
    • Lehiatzeko modua: 4 versus 4
    • Ondoz ondoko 3 joko-modurekin jokatuko da Punto Caliente, Buscar y Destruir eta Capturar la Bandera.
    • Aurkaria bi joko-modutan garaitzen duen lehen taldea izango da irabazle.
    • Antolatzaileak partidara konektatu ahalko dira behatzaile gisa edo administrazio- edo streaming-lanak egiteko.
    • Partida hasteko ordu ofizialetik 5 minutura jokalariren bat falta bada, kapitainak erabakiko du partida jokatuko den edo ez.
      Kapitainak partida jokatuko dela erabakitzen badu, une horretan jokatzen ari diren jokalari-kopuruarekin egingo da aurrera.
    • Jokalari bakoitzak kontsolan gorde behar du partida.
    • Jokalari guztiek txapelketan izena emanda eta behar bezala akreditatuta egon behar dute, GameGuneko txapelketan parte hartu ahal izateko.
    • Parte-hartzaile guztiek XBox live plataformako kontu aktibo bat, Call of duty jokoa duena, izan behar dute.
  • Jokoaren konfigurazio orokorra
    • Talde-fasea: Behin bakarrik jokatuko da hiru joko-moduetan.
      Talde batek bi joko-modu irabaztean amaituko da jokoa.
    • Irabazlea: Bi joko-modu irabazten dituen lehen taldea izango da garaile.
    • Bracket-fasea: Behin bakarrik jokatuko da hiru joko-moduetan.
      Talde batek bi joko-modu irabaztean amaituko da jokoa.
    • Irabazlea: Bi joko-modu irabazten dituen lehen taldea izango da garaile.
    • Azken fasea: Bost partidetan onena nor den jokatuko da hiru joko-moduetan (PC-ByD-ClB-PC).
      Talde batek hiru joko-modu irabaztean amaituko da jokoa.
    • Finalaren irabazlea: Joko-modu gutxien galdu duen taldea izango da irabazlea. Kopuru hori zero izango da, baldin eta lehen bi joko-moduak  Winners-eko bracket-taldeak irabazten baditu.
    • Doikuntza orokorrak
    • Puntu-boladak: Aktibatuta
    • Boladen arteko atzerapena: 15 segundo.
    • Jokoak irauten duen bitartean taldez aldatzea: Desaktibatuta.
    • Hirugarrenak ikusle izatea: Onartuta (antolatzaileak bakarrik)
    • Mendeku-ahotsa: Desaktibatuta.
    • Muturreko joko-modua: Desaktibatuta.
    • Mapako elementu dinamikoak: Desaktibatuta.
    • Kideen erasoak: Aktibatuta.
    • Partidaren grabazioa: Aktibatuta.
    • Joko-modua: Punto Caliente
    • Denbora, gehienez: 10 minutu
    • Puntuazioa, gehienez: 250 puntu.
    • Iraupena: 1 minutu.
    • Atzitze-denbora: Bat ere ez.
    • Aktibatze-atzerapena: Bat ere ez.
    • Joko-modua: Buscar y llamar
    • Denbora, gehienez: 1 minutu 30 segundo
    • Txanda-kopurua, gehienez: 6 txanda.
    • Bando-aldaketa: Txanda bakoitzean.
    • Bonba-denbora: 45 segundo.
    • Bonba jartzeko denbora: 5 segundo.
    • Isilik jartzea: Aktibatuta.
    • Bonba desaktibatzeko denbora: 7,5 segundo.
    • Joko-modua: Capturar la Bandera
    • Irabazlea: Bandera guztiak hartu dituena izango da garaile.
    • Denbora, gehienez: 5 minutu
    • Hartzen den bandera-kopurua, gehienez: 10 bandera.
    • Berragertze-denbora: 5 segundo.
    • Txanda-kopurua, gehienez: 2 txanda.
    • Eramaile etsaia: Atzeratua.
    • Itzultze-denbora automatikoa: 30 segundo.
    • Jasotze-denbora: Berehalakoa.
    • Itzulera-denbora: Berehalakoa.
    • Joko-modu honetan berdinduz gero, overtime-denboran jokatuko da irabazle bat izan arte.
    • Leon-kastillo botako da, lehen bandoa aukeratzeko.
    • PC joko-moduaren mapa ofizialak: Yemen, Express, Raid, Slums, Standoff eta Hijacked.
    • ByD joko-moduaren mapa ofizialak: Cargo, Express, Meltdown, Raid, Slums, Standoff eta Aftermath.
    • ClB joko-moduaren mapa ofizialak: Raid, Slums eta Standoff.
    • Taldeko kapitainek bakarrik erabili ahalko dituzte mezu publikoak jokoan.
    • Kapitaina hilda dagoenean ere bete behar da arau hau.
    • Taldeko beste kideren batek mezu publikoa erabiltzen badu, zigorra —abisu bat, behinik behin— ezarri ahalko zaio.
    • Taldeko mezuak erabili behar dituzte taldeko kideek.
    • Bosgarren kideak edo entrenatzaileak atsedenaldietan bakarrik iradoki ditzake taktikak eta eman ditzake aholkuak taldearen atzealdetik.
    • Jokoan zehar horretan segituz gero, zigorra —abisu bat, behinik behin— ezarri ahalko zaio.
    • Bosgarren kideak edo entrenatzaileak joko-eremutik alde egin beharko du, antolatzaileek hala agintzen badiote.
    • Arma hauek ez dira onartzen:
      • SMAW
      • RPG
      • Eraso-ezkutua
      • Eskopeta oro
      • FAL OSW
      • SMR
      • Peacekeeper SMG
      • Metrailadore arinak
      • KAP 40
    • Osagarri hauek ez dira onartzen:
      • Granada-jaurtigailua
      • Bi eskuez aritzekoa
      • MMS
    • Abantaila hauek ez dira onartzen:
      • Mamua
      • Linea gogorra
      • Kontzientzia
    • Arma hilgarri hauek ez dira onartzen:
      • Bouncing Betty
      • C4
      • Claymoreak
    • Taktika hauek ez dira onartzen:
      • Talka-erasoa
      • Taktikoki nonbait sartzea
    • Pakete hauek ez dira onartzen:
      • UAV
      • Counter-UAV
      • Guardian
      • Laguntza-paketeak:
      • Ehiztaria
      • Zentinela
      • VSAT Orbital
  • Jardunbide bidegabe hauek zigortu daitezke:
    • Ezin da erabili cheat-programarik.
    • Ezin da erabili mapa-bugik.
    • Jardunbide bidegaberik edo aipatutako scriptik baliatu den aztertu ahal izango dute antolatzaileek.
    • Antolatzaileek uste badute hirugarrenek jokalari bati abantaila eman diotela, taldeari zigorra —abisu bat, behinik behin— ezarriko diote.
  • Zigorrak
    • Antolatzaileek erabakiko dute kiroltasunik gabeko jokabide orori zer zigor ezarri:
      • Abisua
      • Partida galtzea
      • Jokalariak ez jokatu ahal izatea
      • Jokalaria kanporatzea
      • Taldea kanporatzea
  • Partidan zehar konexioa galtzea
    • Parte-hartzaile batek ere ezin badu jokatu nahi gabe gertatuko gorabeheren ondorioz edo zerbitzaria behar bezala ikusten ez delako, berriz ekingo zaio jokoari.
    • Nahitako konexio-galtzeen kasuan, taldea zigortuko dute antolatzaileek.
  • Taldeko kapitainak bakarrik adieraz diezazkieke kexak edo arrazoiak antolatzaileei.
    Parte-hartzaileren bat arauen batekin ados ez badago, antolatzaile bati esan diezaioke partida hasi baino lehen.
    Zerbitzariarekin konektatu nahi ez izanez gero, kanporatu egingo da taldea.
  • Antolatzaileak partida berriz hastea erabakitzen badu, kanporatu egingo da erabakiari men egiten ez dion taldea.

Arau hauek jokoa hasi baino lehen osorik edo neurri batean aldatu ahal izango dituzte antolatzaileek.