Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Izen-ematea

Aurten 4.096 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioa: 45 €

GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat.

Izen ematea Apirilaren 10etik aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea.

Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik. Apirilak 17ean, asteazkena, goizeko 11:00 etan irekiko dira.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -ekin.

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

Erreserba egiteko pausuak

- IZENA EMAN!
Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

- SARTU
Saioa hasi. Erreserba sistema hasita bada, edizio berrirako izena-eman, hortarako dauden datuak betez.

- Erreserba egin. Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:

Taldeka

Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.

  1. Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
  2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
  3. Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
  4. Erreserba sistema hasita badago, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu, beraz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
  5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia edo diru-sartze bakar batean, kutxabank entitatean (ordainketa burutzeko beharrezko datuak e-mail bidez jasoko ditu).
  6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
  7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
  8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.

Banakako erreserba

  1. Erreserba sistema hasita badago, erreserba gauzatu, ordainketa egiteko beharrezko datuak e-mail bidez jasoz.
  2. Ordainketa egin, banku transferentzia edo diru-sartze bidez, kutxabank entitatean.
  3. Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu).

Aurreko moduetatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.

Gora itzuli

 

Leku aukeraketa

Begiratu lekuen egoera betetze mapan.

Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da.

Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.

Antolakuntzak erabiltzaileak lekuz aldatzeko eskubidea du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.

Gora itzuli

 

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:

  • Ekainaren 25a bitartean, 30€ itzuliko dira.
  • Ekainaren 26tik Uztailaren 9a bitartean, 20€ itzuliko dira.
  • Uztailaren 10tik 22ra bitartean, 10€ itzuliko dira.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.

Gora itzuli


 

Euskal 20 - Bideoa

EE20 argazki bilduma

Edizio honetako argazkiak ikusi