Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

FOSS Coding

Kaleidos

Kaleidos enpresak software libreko programazio bizkorreko lehiaketa babesten du. Honako hauek dira bertan parte hartu ahal izateko baldintzak:

1.- FOSS-CODING 2013 lehiaketan Euskal Encounter-ean postu bat duen partaide orok har dezake parte.

2.- Lehiaketan parte hartzeko taldeak antolatu beharko dira gutxienez 1 eta gehienez 4 lagunek osatuak.

3.- Lehiaketan izena emateko, Emaila igori beharko duzue Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bertan taldearen izena, posta elektronikoko helbidea (nora antolatzaileek egindako komunikazio oro bidaliko baitira) eta taldea osatzen duten kideen identifikazio datuak, hots, izen-abizenak, nick-a eta party-an duten lekua, garbi adieraziz.

4.- Lehiaketarako izen-ematea erabat dohan izango da.

5.- Izen-emate fasea amaitu ondoren, ordubete azpitiko epean eskakizunak aztertu eta lehiaketari hasiera emango zaio.

6.- Izena eman duten talde guztiek mezua jasoko dute Email helbidean lehiaketa hasten dela esanez eta egin beharreko programaz jakinaraziz.

7.- Behin taldeek lehiaketan onartuak izan direla jakinda izen emandako taldeen datu ez pertsonalak ikuskatu ahal izango dira talde parte-hartzaileen zerrendan.

8.- Hauxe FOSS (Free and Open Source Software) lehiaketa da, beraz aurkeztutako programa oro lizentzia librea beharko du izan. Antolatzaileek GPL v3 (http://www.gnu.org/copyleft/gpl.html) gomendatzen dute baina beste edozein ere onartuko da (hartarako zerrenda ikus dezakezue http://www.gnu.org/licenses/license-list.es.html#SoftwareLicenses)

9.- FOSS lehiaketa izanik programan erabilitako artxibo formatoak eta dokumentazioa ere libreak beharko dute izan, esaterako OpenOffice.org formatoa erabiliko da Office-aren ordez, etab.

10.- Eraberean hobe izango da tresna libreak erabiltzea eta emaitzak baloratzerakoan posible izango da hura kontutan hartzea.

 

Azken iruzkinak - Foroa