Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2012 Uztaila 26-29
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Wild Compo

Lehiaketa honetan aurkez daitezke aurreko kategorietan sartzen ez diren lan guztiak, betiere, sormen-lanak eta demoscene-rekin lotuak badira. Esate baterako: 3D animazioak benetako irudiekin nahasita, human demoak (hau da, demoscene-ko efektuak imitatzea, baina teknika analogikoekin), After Effects edo Cinema 4D duten errendatzeak, etab. Erabili irudimena!

Onartutako formatua: bideo bat entregatzen bada, VLC erreproduzitzaileak erreproduzitzeko modua izan behar du. Adibidez, Ogg Theora formatua erabiltzea gomendatzen dugu.

Lanak CD edo DVD batean entregatuko dira, edo ekoizpenen FTP bidez.

Taldeko edo egileko ekoizpen bakarra onartuko da.

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hiru minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Sariak

250€
250€

 

 

Eszenan nola parte hartu

flecha_verde Arau orokorrak
flecha_verde Lehiaketarako ordenagailua
flecha_verde Eszenaren epaimahaia

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.

Ordenagailu-lekuak eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat.