Noiz
2012ko Uztailaren 26tik 29ra
Non
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia (hegoaldeko sarrera)
Nola heldu
GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063
Metroz: Ansio-ko geltokia.
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 25ean, asteazkena, hasi eta 29an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia
Asteazkena 25
|
15:00 |
22:00 |
Osteguna 26
|
10:00 |
22:00 |
Ostirala 27 |
10:00 |
22:00 |
Larunbata 28 |
10:00 |
22:00 |
Igandea 29 |
10:00 |
17:00 |
Partyan lo egin ahal izango da 25eko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
|