Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2012 Uztaila 26-29
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Multikanala

Onartutako formatuak: XM, IT, S3M edo XRNS (Renoise).

Tamaina maximoa: 2 MB.

XRNS formatuko kanten kasuan, laginak eta Renoise-ren barne-efektuak soilik erabiltzea onartzen da. Inoiz ezin dira erabili VSTis edo kanpoko plugin-ak. Renoise-ren azken bertsioa erabiliko da haiek erreproduzitzeko.

Bestelako formatuetako kantak XMPlay-ren azken bertsioarekin erreproduzituko dira Egileko kanta bakarra onartuko da.

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hiru minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Sariak

300€
150€
75€

 

Eszenan nola parte hartu

flecha_verde Arau orokorrak
flecha_verde Lehiaketarako ordenagailua
flecha_verde Eszenaren epaimahaia

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.

Ordenagailu-lekuak eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat.