Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2012 Uztaila 26-29
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Izen-ematea

Aurten 4.096 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioak:

  • Partyan................... 45 €
  • Aldez aurretik .......... 42 €

GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat.

Izen ematea Otsailaren 1etik aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea.

Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik. Otsailak 15ean, asteazkena, arratsaldeko 17.00etan irekiko dira.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -ekin.

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

Erreserba egiteko pausuak

- IZENA EMAN!
Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

- SARTU
Saioa hasi. Erreserba sistema hasita bada, edizio berrirako izena-eman, hortarako dauden datuak betez.

- Erreserba egin. Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:

Taldeka

  1. Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
  2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
  3. Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
  4. Erreserba sistema hasita badago, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu, beraz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
  5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia batean (transferentzia burutzeko beharrezko datuak e-mail bidez jasoko ditu).
  6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
  7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
  8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.

Banakako erreserba

  1. Erreserba sistema hasita badago, erreserba gauzatu, ordainketa egiteko beharrezko datuak e-mail bidez jasoz.
  2. Ordainketa egin, banku transferentzia bidez.
  3. Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu).

Aurreko moduetatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.

Gora itzuli

 

Leku aukeraketa

Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da.

Begiratu lekuen egoera betetze mapan.

Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.

Gora itzuli

 

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:

  • Ekainaren 26a bitartean, 30€ itzuliko dira.
  • Ekainaren 27tik Uztailaren 10a bitartean, 20€ itzuliko dira.
  • Uztailaren 11tik 24a bitartean, Euskal Encounter 20aren kamiseta bat bidaliko zaizue.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.

Gora itzuli


 

EE19 argazki bilduma

Edizio honetako argazkiak ikusi