Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Fast modding lehiaketa

Lehiaketa honetan, 6 modder-talde ibiliko dira norgehiagoka haientzat prestatu dugun modding-tailerrean; kaxa bat eraiki beharko dute Euskal Encounterrek irauten duen bitartean.

Ekitaldiak irauten duen bitartean, eskarmenturik handiena duten modderrek izango dute aukera ekitaldiko jarduerarik deigarrienetako batean beren abileziak erakusteko.

Talde bakoitzak mahai bat, kaxa bat, erremintak eta materialak izango ditu. Orri zuriaren erronka, modding-aren munduan ulertu daitekeen modu bakarrean.

Izena emateko harremanetarako helbide elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


FASTMODDING2

 

ARAUAK

Lehiaketako lehen 6 izen-emateak baino ez dira onartuko. Baten batek baja ematen badu, hurrengoari emango zaio parte hartzeko aukera, kronologiaren arabera.

- Talde bakoitzak Aquilo kaxa bat eta haizagailuak, Montana espraiak eta beste zenbait material jasoko ditu, TACENSen eskutik, partyaren lehen egunean, 15:00etan. Zerbaitegatik taldeak ordu horretan han egoterik ez badu, antolatzaileari esan behar dio, nahitaez; bestela, bajatzat hartuko da.

- Talde bakoitzak 5 parte-hartzaile izango ditu, gehienez. (Berdin baloratuko dira pertsona bakar batek nahiz bostek egindako mod-ak; emaitza hartuko da kontuan).

- Parte-hartzaileek eskura dituzten bitarteko guztiak erabil ditzakete MOD bat egiteko. Baldintza bakarra da kaxa ez ateratzea lehiaketarako elektrizitatez eta lan-mahaiz hornitutako modding-tailerretik.

- Antolakuntzak ahalik eta erreminta gehiena jarriko du parte-hartzaileen eskura. Gainerako materiala, parte-hartzaileek eraman behar dute.

- Kaxak entregatzean, taldeek mod-ean erabiliko dituzten osagaiak erakutsi behar dituzte, txapelketaren arauak bete direla bermatzeko (mod guztiek hutsetik hasi behar dute, baldintza beretan).

- Epaimahaiek erabakitzen badute kaxa batean ez dela gutxieneko lanik egin, taldeak ez du material edo osagarririk eskuratuko.

- Behean aipatzen den piezaren bat erabiltzen bada MODean, piztuta erakutsi behar da (kaxak energia-iturri bat du), baina EZ da beharrezkoa hardwarea kaxan muntatzea.

 

Aintzat hartu beharreko alderdiak:

- Aldaketa-maila.

- Diseinua/originaltasuna

- Akabera.

- Aireztapena.

- Argiztapena.

- Apaingarriak.

- Pintura-lanak.

- Elektronika-lanak.

- Askotariko materialekin egindako lanak.

 

Hasiera: ostirala 23, 15:00.

Deadline: astelehena 25, 12:00.

 

SARIAK

 

1. SARIA: Aerocool ekipoaren konfigurazioa

STRIKE X BLACK RED kaxa

XVISION lcd-panela

SHARK RED haizagailuak

E78730 elikatze-iturria

 

2. SARIA: Tacens ekipoaren konfigurazioa

MAGNUS F.A. 500 W-eko elikatze-iturria duen kaxa

SONOR bozgorailuak

SCRIPTOR sagua eta teklatua

AURAPRO12 haizagiluak

VECTRIX ALU 2.5 kanpo-kaxa

 

3. SARIA: Tacens osagarri eramangarriak

ORISDUAL100 korronte-egokigailua

STRIDOR bibrazio bidezko bozgorailua

VECTO 3.5 SATA kanpo-kaxa

FEROLITE base eramangarria

 

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.