Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Arduinori buruzko lantegia: hastapenak eta argi-efektuak

 

Hastapenak

OPEN Hardwarearen munduan sartzeko, Arduinori buruzko hastapeneko sarrera bat emango dugu. Txartelak zer duen azalduko dugu, eta Arduinoren programan dauden zenbait adibide erakutsiko ditugu, programazioaren munduan sartzeko.

Horrez gain, sei motorreko robot-beso bat nola mugitzen den ikusiko duzue, robotronikako shield batera egokituta.

 

Lantegia

- Lantegia taldeka egingo dugu.

- Talde bakoitzean hiru lagun egongo dira, gutxienez.

- Gehienez, lau talde egongo dira.

- Talde bakoitzak Arduino plaka bat izango du, eta argi-efektuak egiten ikasi eta aplikazio gehiago ezagutuko dituzte.

- Talde bakoitzak ordenagailu eramangarri bat eraman dezala aholkatzen dizuegu, arazorik gabe nabigatzeko.

- Talde baten izena emateko, bidali mezu elektroniko bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera, eta jarri taldearen datuak, parte-hartzaileak eta partyan izango duzuen kokapena.

 

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.