Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31

Sarreren erreserba

Aurten Euskal Encounter-erako sarrerak 30 € kostako du, aurretik erreserbatuta edo partyan bertan.

GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat.

Erreserbak extranetaren bidez egin daitezke. Euskal 11-ko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

Erreserbak apirilaren 15etik aurrera egin daitezke, uztailaren 3a arte.

Aurten 2.560 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Erresebarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@euskal.org-ekin.

Erreserba egiteko pausuak

Bi modutara egin dezakezu erreserba:

  1. Taldeka (modu onena):
    • Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
    • Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
    • Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
    • Erreserbak hasten direnean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako lekua erreserbatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu.
    • Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia batean.
    • Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
    • Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
    • Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.
  2. Banakako erreserba: zuretzako lekua erreserbatu eta zure erreserbaren ordainketa egin. Ordainketaren baieztapen mezu bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu. Erreserbak ireki arte bakarrik itxaron behar duzu.

Aurreko modutatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu. Talde kudeatzaileek talde guztiarentzako lekuak aukeratuko dituzte eta taldekide bakoitzak taldearen lekuen artetik berea aukeratuko du.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!