Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31

Non eta noiz

Aurtengo Euskal Encounter-a Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 22-tik 25-era, Barakaldon. Partya 22-ko 10:00-tan hasiko da eta 25-ko 18:00-tan bukatuko da.

Akreditazioa 21-ean hasiko da 10:00-tan eta 25-ean bukatuko da 17:00-tan. Ordutegia 8:00-tik 24:00-ra izango da.

Ohikoa den bezala, partyan lo egin ahal izango da 21 eta 25 egunetako gauetan. Gogoratu 21-an gaueko 12-ak baino lehenago iritsi beharko duzuela.

Azkon-ek Barakaldoko mapa bat prestatu du BEC-era jatorri desberdinetatik iristeko bidearekin eta bertako hotel eta hostalekin. Mapak 2,7 Mb okupatzen ditu. Beste bat ere prestatu du herriko leku interesgarriekin (500Kb)

BEC-ak metro geltokia du ondoan, Ansio geltokia. Beraz metroan etor zaitezkete Bilbotik (geldtoki gutxi batzuek dira). Bilbora trenez, autobusez edo abioiez etor zaitezkete. Aireportuak autobus bat du Bilbora joateko.

Instalazioak

Bizkaia Arena pabiloi osoa izango dugu partyko zona nagusirako, 31.000 m2 inguruko azalerarekin. Bizkaia Arenak aire girotua du, partyan zehar berorik pasa ez dezagun.

Bizkaia Arenako zati bat mahai, aulki eta 10 mikrouhin laberekin prestatuko dugu bertan lasai jan ahal izan dezazuen. Entxufe libreak ere egongo dira zuen elektrogailuak bertan jarri ahal izateko. Elektrogailuak ordenadore zonan entxufatzea debekatua dago.

Areto nagusia nola geldituko den ikusi ahal izateko render batzuk prestatu ditugu:

Areto nagusiko banaketa

Render 1 Render 2 Render 3 Render 4

Gainera, alboan baina banaturik dauden beste 4.000 m2 baino gehiago izango ditugu lo egiteko. Aislantea edo koltxoneta bat ekartzea gomendatzen dugu bertan lo egiteko, lurrak ez baitu ez moketa ez baldosarik.

Neska eta mutilentzako dutxak izango ditugu mundu guztia txukun ibili ahal izan dadin.

Takillak

Gauzak uzteko takillak izango ditugu aurtengoan. Hauen neurria 40x30x50zm izango da eta ideia taldeka erabil ditzazuela da. Takilla bakoitzaren alokairuak 15 € kostako du. Takillak erabiltzeko interesik baduzu bidal ezazu mezu bat olatz@euskal.org helbidera aurre-erreserbatzeko uztailaren 2a baino lehen, taquilla kopuru mugatua izango baitugu.

Monitoreen alokairua

Aurten monitoreen alokairurako zerbitzua izango dugu partyan zehar. Monitoreak XLAN-ek alokatuko ditu eta 17"tako Samtron 76E modelua izango dira. Alokairuaren prezioa 30 € izango da. Monitorea alokatzeko eskera extranetaren bidez egin dezakezue partyrako sarreraren ordainketa konfirmatua izan ondoren. Alokairuaren ordainketa partyan bertan egingo da. Beharrezkoa da monitorearen alokairurako eskaera egitea uztailaren 2a baino lehen, monitore kopuru finko bat baitago eta eskera-ordenaren arabera esleituko baitira.

Taberna

Partyan taberna zerbitzua izango dugu, edari eta bokatekin. Taberna 7:30tatik 24:00tara egongo da zabalik, ostegunetik igandera.

Aparkalekua

BEC-ak partyaren ondoan dagoen 6. pabilioia egokituko du zuen kotxeak aparkatu ahal izan ditzazuen. Parking-aren kostua 6€ izango da, kotxea aparkalekutik ateratzen duzuen bakoitzean ordaindu beharko duzuena.

Aparkalekutik gauzak eskilarak igo eta jeitsi gabe sartu ahal izango dituzue party barrura, baina gogoratu lehenego zuen sarrera lortu behar duzuela akreditazioan.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!