Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2012 Uztaila 26-29
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Fast Modding lehiaketa

HASIERA -> OSTEGUNA 26 12:00tan -> DEADLINE IGANDEA 29 12:00tan

LogosFast2012


Lehiaketa honetan, 8 modder-talde ibiliko dira norgehiagoka haientzat prestatu dugun modding-tailerrean; kaxa bat eraiki beharko dute Euskal Encounterrek irauten duen bitartean.

Ekitaldiak irauten duen bitartean, eskarmenturik handiena duten modderrek izango dute aukera ekitaldiko jarduerarik deigarrienetako batean beren abileziak erakusteko.

Talde bakoitzak mahai bat, kaxa bat, erremintak eta materialak izango ditu. Orri zuriaren erronka, modding-aren munduan ulertu daitekeen modu bakarrean.

Izena emateko harremanetarako helbide elektronikoa Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , honako datuak barneratuz:

Taldearen izena:
Taldekideen izena:
Partyan erreserbatutako lekuak:
Harremanetarako telefonoa:

 

Fast2011para2012

Argazkia: 2011ko Fast Modding lehiaketa, Euskal Encounter 19an.

 

ARAUAK

Lehiaketako lehen 8 izen-emateak baino ez dira onartuko. Baten batek baja ematen badu, hurrengoari emango zaio parte hartzeko aukera, kronologiaren arabera.

- Talde bakoitzak kaxa bat, Montana espraiak eta beherago zerrendatutako osagarriak jasoko ditu, partyaren lehen egunean, 12:00tan. Zerbaitegatik taldeak ordu horretan han egoterik ez badu, antolatzaileari esan behar dio, nahitaez; bestela, bajatzat hartuko da.

- Talde bakoitzak 5 parte-hartzaile izango ditu, gehienez. (Berdin baloratuko dira pertsona bakar batek nahiz bostek egindako mod-ak; emaitza hartuko da kontuan).

- Parte-hartzaileek eskura dituzten bitarteko guztiak erabil ditzakete MOD bat egiteko. Baldintza bakarra da kaxa ez ateratzea lehiaketarako elektrizitatez eta lan-mahaiz hornitutako modding-tailerretik.

- Antolakuntzak ahalik eta erreminta gehiena jarriko du parte-hartzaileen eskura. Gainerako materiala, parte-hartzaileek eraman behar dute.

- Kaxak entregatzean, taldeek mod-ean erabiliko dituzten osagaiak erakutsi behar dituzte, txapelketaren arauak bete direla bermatzeko (mod guztiek hutsetik hasi behar dute, baldintza beretan).

- Epaimahaiek erabakitzen badute kaxa batean ez dela gutxieneko lanik egin, taldeak ez du material edo osagarririk eskuratuko.

- Behean aipatzen den piezaren bat erabiltzen bada MODean, piztuta erakutsi behar da (kaxak energia-iturri bat du), baina EZ da beharrezkoa hardwarea kaxan muntatzea.

-Talde bakoitzak edukiko duen materiala:

Semitorre ATX NOX NOVA Negro Cepillado

Fuente ATX NOX Urano Series 450W x4 SATA

Ventilador caja NOX Serie NX 12cm Rojo

Sprays montana

Metacrilato

 

Aintzat hartu beharreko alderdiak:

- Diseinua/originaltasuna
- Akabera.
- Aireztapena.
- Argiztapena.
- Pintura-lanak.
- Elektronika-lanak.
- Askotariko materialekin egindako lanak.

 

SARIAK:

1.

Coolbay TX http://www.nox-xtreme.com/cajas/150-coolbay-tx

Fuente Modular NOX HUMMER 750W PFC Activo 140 mm

2.

Coolbay VX http://www.nox-xtreme.com/cajas/coolbay-vx

Fuente Modular NOX HUMMER 650W PFC Activo 140 mm

3.

Coolbay SX http://www.nox-xtreme.com/cajas/coolbay-sx

Fuente Modular NOX HUMMER 550W PFC Activo 140 mm

 

Euskal 17-Modding

Euskal 17-Vinilo y pintura