Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2012 Uztaila 26-29
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Fast Ipuina

Ez da beharrezkoa PhotoShop-aren artista bat izatea zuen sortzeko ahalmena erakusteko: hartu arkatza eta papera, idaztea tokatzen da eta!

Adierazpen batzuk emango dizkizuegu testu laburra presta dezazuen –gutxienez sei lerro, gehienez 30- denbora jakin batean: 60 minutu. Adierazpenotan, gaia, testuan sartu beharreko hainbat hitz edo irudi bat emango dizkizuegu. Benetan balio duena zuen sormen ahalmena eta originaltasuna dira. Emozionatu, asaldatu ala farre egin erazi gaitzazuen nahi dugu.

Gogoratu: Word-aren ortografia-zuzentzailea zuen laguna da! Utzi sms hizkera mugikorrean erabiltzeko eta idaztera!