Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2010 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Pantaila alokairua

Aurten ere aurreko edizioetan bezala, pantaila alokairu zerbitzua izango dugu hala eskatzen dutenentzat.

Alokairuaren prezioa, partyaren lau egunetarako, 45 € da. Partya bukatzean pantaila itzuli beharko da.

Pantailaren erreserba estranetetik egingo da. Jadanik tokia erreserbatua eta ordaindua duzuenok, aukera bat gehiago izango duzue orain, estranetean erreserbei dagokien atalean alokairua eskatu ahal izateko.

 

Pantailen alokairu zerbitzua erabiltzeko araudia

  1. Alokatutako pantailak berriak izango dira.
  2. Pantailarekin batera, argi indar kablea eta VGA kablea ere jasoko duzue.
  3. Era berean, partya bukatzean pantaila, argi indar kablea eta VGA kablea antolakuntzak adierazitako tokian bueltatu beharko dira, jaso zenuten bilgarri berean. Bertan itzultzen ez diren pantailak galdu edo lapurtutzat joko dira, beraien arduradun bakarra alokatzea burutu duen pertsona izanik.
  4. Partyan zehar pantaila alokatzen duen pertsona izango da haren arduradun bakarra.
  5. Pantaila alokairuan eskatu edota hura ezeztatzeko epea uztailaren 19an bukatuko da. Alokairua ezeztatu nahi baduzue idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
  6. Zerbitzuaren ordainketa partyan akreditatu eta pantaila jaso bezain pronto egin beharko da.
  7. Sistemak akreditazio lanean dagoen jendeari jakin araziko dio pantaila alokatu duzun ala ez. Eskatutako pantaila jaso edota bere alokairu gastuak ordaintzeari uko egiteak partytik botatzea eragingo du.