Izen-emateaAurten 4.096 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko. Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar. Prezioak:
GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat. Izen ematea Otsailaren 9tik aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Erreserbak ordea, otsailak 17an, asteazkena, arratsaldeko 17.00etan irekiko dira. Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -ekin. Erreserba egiteko pausuak- Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar. - Sisteman sartu eta "izena-eman", "Erreserba" atalean dauden datuak betez. "Erreserba egoera"-n, erreserba ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko. Taldeka
Banakako erreserba
Aurreko moduetatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu. Sarreren buelta eskatze prozeduraSarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko. Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz. Gipuzkoa encounter eta Euskal Encounter-ean parte hartu ezazuHartarako ezinbestekoa da bi party-etan izena ematea.Jadanik sortutako erabiltzailerik izan ezean, beteitzazu fitxako datuak eta bertan adierazitako erabiltzaile eta pasahitzarekin sistemara sartu ahal izango zara. Aurretik erabiltzailea sortua baduzu zuzenean sartu zaitezke sistemara. Emaizu izena bi party-etan beste party-ra ere etorriko ote zaren adierazi (ezinbesteko datua). Sarrera erreserba epea hasitakoan berriz ere sistemara sartu, eta bi party-etarako erreserba egitea posible izango duzue. Une horretan bietako bakoitzaren mail bana jasoko duzue ordainketa egiteko beharrezko diren datuekin. Erreserba elkarrekin egiteagatik, sarreraren prezioa: Behin ordainketa egiaztatu denean sistemara sartu eta bi party-etan izango duzun tokia aukeratu ahal izango duzu. Azkenean ezin izango bazenu bi party-etara edota haietako batera etorri, diruaren itzultzea baja egiaztatze dataren arabera egingo da: - Gipuzkoa Encounter-erako baja eskatzea:Martxoaren 17arte – 5€ itzuliko dira. - Euskal Encounter-erako baja eskatzea:Uztailaren 13arte – 20€ itzuliko dira. Uztailaren 14etik 20era bitartean - Euskal Encounter 18-ko kamiseta bidaliko zaizue. Taldeko erreserba balitz:
Gipuzkoa Encounter – erako erreserba
Euskal Encounter – erako erreserba
Behin ordainketa egiaztatu denean, taldeko administratzaileak mail-a jasoko du eta sistemara sartu ahal izango du (taldea kudeatzen duen party-aren sistema) taldeak izango dituen tokiak hartu ahal izateko. |