invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Prentsa

 

Bilbao, 2007.ko uztailak 24.- Ordu gutxibatzu baino ez dira pasa Euskal Encounter-aren hamaboskarren edizioa amaitu zenetik, eta dagoeneko parte hartzaileak antolatzaileak aztoratzen dabiltz: galderak, eskakizunak, datorren urteko ekitaldirako iradokizunak… Foroetan, ahoz aho, telefonoz, jendeak jo eta su dabil Barakaldoko BEC!-en ospatutako ekitaldiari buruz hizketan, eta eritzia ahobatekoa dirudi: aurrekoak baino askoz hobea.

Nahiz eta partyaren estreineko egun ofiziala ostirala, hilak 20, izan, aurreko egunean, hots ostiralean, jendetza ikaragarria bildu zen BEC!-eko boskarren eraikinaren atetara akreditazioa jaso asmoz, eta baita lortu ere, alajaina! egun hortan bertan akreditazio bulegoak atea itxi zuenean, 2.500 lagun baino gehiago bait zeuden akreditaturik: astakeri hutsa, partya artean hasi gabe zegoela kontutan izanik.

Biharamunean, arratsaldeko zortziretan ofizialki zabaldu zuten ekitaldia, eskenatokian Idoia Zenarruzabeitia, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari ordea, Alberto Garcia Erauskin, Euskalteleko Kontseilari- Zuzendari Nagusia eta BBK-ko Jon Ugalde, eta ordundik aurrera, astelehenean, hilak 23, gertatu zen sare eta elektraindar deskonexiorarte, ez festa, ez erritmoa, ez informazioa, ezer ez zen Euskalen gelditu.

Segundo bakoitzeko 8 Gigatako internet sarbidearekin, sarean aritzea ziztu biziko txangoa izan da lau egun hauetan zehar BEC!-eko 5. eraikinean izan diren 5.000tik gorako lagunentzat Estatuko partyrik zaharrenaren datuak ordea, ez dira bertan gelditzen: 3.513 ekipo sarez konektaturik, 35.000 m2 baino gehiago erabiliak, 30 km zuntz optiko zabalduak, eta 80.000 € baino gehiago diru saritan.

Eta guztietan gauzarik onena, zenbaki dantza horren erdian, Euskal Encounter-en pertsonak dira oraindik garrantzizkoena. Eszenak, partyaren sorreran izan zena, oraindik ere zer esan ukaezina du, eta hona ekartzen ditu produkziorik onenak. Jokalariak, geroz eta gehiago direnak, eta zenbait mailen artean aukeratzeko parada zutenak, profesionala, GameGunmea aurten ere partyan zelako,- eta dagoeneko e-sport-en munduan erreferente ezinbestekoa da-, ala amateura, non joku ofizialen aukeraketa prozesuan parte hartzeko aukera eskaini zaien, ala baita ez ofizialetan ere, antolatzaileen partetik laguntza jaso dituztenak. Software librearen lagunak, egunik egun gehiago direnak, eta Euskalen euren pentsamoldea plazaratzeko aukera egokia dutenak, modder-ak zeinen erakustaldiak guztiok kikildu bait gaituzte,eta gainera aurten zenbait tailer antolatuta lan itzela egin dutenak, hitzaldi emaileak, jakituria gu guztiokin partekatu baitute inongo irabazi asmorik gabe, Retromuseoa, Mainframe gunea,… eta
zergatik ez? Baita antolatzaileak ere, aurten ere lan eskerga egin dutenak, dena prest egon zedin, parte hartzaileak gustora eta alai senti zitezen; eta entzundako komentarioen arabera lortu dute, bai jauna!

Honako edizio honetan gainera, parte hartzaileei luzatutako asebetetze inkesta izan dugu bigarren aldiz, eta jakin dugu dagoeneko antolatzaileak haren emaitzak aztertzen dabiltzala, eta laster batean argitaratuko dituztela ondorio zehatzak eta baita datorren urteko partyko zenbait puntu samurtzeko ere erabilia izango dela. Zenbait parte hartzailek hasi dute dagoeneko atzera kontua artean garbigailua bete ez badute ere. Zergatik ote?



Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)