Euskal Enkounter 15


Euskal Encounter 15-erako izen-ematea

Aurten 4.096 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Aurten Euskal Encounter-erako sarrerak 40€ kostako du, aurretik erreserbatuta edo partyan bertan. GameGuneko partehartzaileek ere partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat.

Euskal Encounter-ean berria al zara?

Alta egin erabiltzaile berri bezala

Euskal Encounter 11, 12, 13 edo 14-ko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

Erreserba egiteko pausuak

  1. Erabiltzaile berri bat sortu. Euskal Encounter 11, 12, 13 edo 14-ko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.
  2. Sisteman sartu eta “izena-eman”, “Erreserba” atalean dauden datuak betez.
  3. “Erreserba egoera”-n, erreserba ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko.
  4. Erreserba burutzean e-mail bat bidaliko zaizue ze kontutan eta nola ordaindu adieraziz.
  5. Zure ordainketa baieztatzen dugun bezain pronto zure lekua aukeratu ahal izango duzu extranetean. Talde bateko kidea bazara lehendabizi zuen talde administrariak taldean zehar banatuko dituzuen tokiak aukeratu beharko ditu.

Taldeka (modu onena)

    1. Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
    2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
    3. Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
    4. Erreserbak hasten direnean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako lekua erreserbatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu.
    5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia batean.
    6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
    7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
    8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.

Banakako erreserba

Zuretzako lekua erreserbatu eta zure erreserbaren ordainketa egin. Ordainketaren baieztapen mezu bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu. Erreserbak ireki arte bakarrik itxaron behar duzu.

Aurreko modutatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu. Talde kudeatzaileek talde guztiarentzako lekuak aukeratuko dituzte eta taldekide bakoitzak taldearen lekuen artetik berea aukeratuko du.

Gora itzuli

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:

  • Ekainaren 28ra bitartean, 30€ itzuliko dira.
  • Ekainaren 29tik Uztailaren 12ra bitartean, 20€ itzuliko dira.
  • Uztailaren 13tik 19ra bitartean, Euskal Encounter 15aren kamiseta bat bidaliko zaizue.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako  idatz ezazue olatz@euskal.org helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.

Gora itzuli

Gipuzkoa encounter eta Euskal Encounter-ean parte hartu ezazu

Hartarako ezinbestekoa da bi party-etan izena ematea.

  • Jadanik sortutako erabiltzailerik izan ezean, beteitzazu fitxako datuak eta bertan adierazitako erabiltzaile eta pasahitzarekin sistemara sartu ahal izango zara.
  • Aurretik erabiltzailea sortua baduzu zuzenean sartu zaitezke sistemara.
  • Emaizu izena bi party-etan beste party-ra ere etorriko ote zaren adierazi (ezinbesteko datua).
  • Sarrera erreserba epea hasitakoan berriz ere sistemara sartu, eta bi party-etarako erreserba egitea posible izango duzue. Une horretan bietako bakoitzaren mail bana jasoko duzue ordainketa egiteko beharrezko diren datuekin.
  • Erreserba elkarrekin egiteagatik, sarreraren prezioa 50,00 € izango da, aipatu epean ordaintzekoa.
  • Gipuzkoa Encounter-erako erreserba egitean jasoko duzuen mail-ean bietara etortzeagatik 50,00 € prezioa jarriko du, eta Euskal Encounter-era etortzeagatik jasotako mail-ean 0,00 € prezioa jarriko du..
  • Behin ordainketa egiaztatu denean sistemara sartu eta bi party-etan izango duzun tokia aukeratu ahal izango duzu. 
  • Azkenean ezin izango bazenu bi party-etara edota haietako batera etorri, diruaren itzultzea baja egiaztatze dataren arabera egingo da:

Gipuzkoa Encounter-erako baja eskatzea

Apirilaren 12arte – 5€ itzuliko dira.

Euskal Encounter-erako baja eskatzea

Uztailaren 12arte – 20€ itzuliko dira.

Uztailaren 13tik 19ra bitartean -  Euskal Encounter 15 kamiseta bidaliko zaizue.

Taldeko erreserba balitz

  1. Izen emate epean talde bat sortu edota jadanik sortutako batera erantsi zintezke.
  2. Taldeko kudeatzailea izango da talde osorako erreserba eta dagokion ordainketa gauzatu beharko dituena.
  3. Erreserba egiterakoan mail-a jasoko du ordainketa egiteko beharrezko diren datuekin. Ordaindu beharreko kopurua taldeko partaide bakoitzaren egoeraren arabera izango da, honako arauei jarraiki:
Gipuzkoa Encounter – erako erreserba
  • 30,00€ soilik Gipuzkoa Encounter-era datorren lagun bakoitzeko.
  • 50,00€ bi party-etara datorren lagun bakoitzeko. (ordainketa bateratua egingo baitu).
Euskal Encounter – erako erreserba
  • 40,00€ soilik Euskal Encounter-era datorren lagun bakoitzeko.
  • 0,00€ bi party-etara datorren lagun bakoitzeko (jadanik bere sarrera ordaindua baitu Gipuzkoa Encounter-erako erreserba egiterakoan).

Behin ordainketa egiaztatu denean, taldeko administratzaileak mail-a jasoko du eta sistemara sartu ahal izango du (taldea kudeatzen duen party-aren sistema) taldeak izango dituen tokiak hartu ahal izateko.

Gora itzuli


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)