Euskal Enkounter 15


Sare lokala eta interneterako sarbidea

Cisco (logo) Euskaltel (logo) HP (logo)

Aurten ere Euskal Encounter-aren sarea antolatzeko erronka dugu aurrean, hamabosgarren edizioan inoiz baino handiagoa dena. Beraz 4.096 erabiltzaile toki, 24 zerbitzari eta GameGuneko 50PC elkar-konektatuko ditugu.

Aurreko urteetan legez, sarea astebetean antolatu behar da eta bost egunetan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez d iren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.

Jada ohikoa denez aurten ere, Cisco Systems dugu partyko babesle gisa, beraz merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura.

SATEC-ek (Teknologia aurreratuzko sistemak), sistema, inguru teknologiko konplexu eta aplikazio integratzaile gisa, bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Euskal Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.

Cisco Systems

Cisco (logo)

Cisco Systems interneterako irtenbide eta sare azpiegituratan munduko buru da. Ciscoren Internet Protokoloan oinarrituriko konektibitate irtenbiedeak interneten eta mundu osoko enpresa, edukazio eta gobernu esparruetan dauden sareen gehiengoaren oinarri dira. Gehiago irakurri Cisco Systems-i buruz.

 

Datu Zerbitzariak

HP (logo)

Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.

Internetera Sarbidea

Euskaltel (logo)

Aurreko urteetan bezala, Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. Aurten ere 8 Gigabit/seg sinestezinezko sarbidea izango dugu., hots

Cisco Systems

Cisco (logo)

Cisco Systems interneterako irtenbide eta sare azpiegituratan munduko buru da. Ciscoren Internet Protokoloan oinarrituriko konektibitate irtenbiedeak interneten eta eta mundu osoko enpresa, edukazio eta gobernu esparruetan dauden sareen gehiengoaren oinarri dira.

Gaur egun, internet eta ordenagailu konektibitatea negozio, ikasketa, aisialdi eta pertsonen arteko komunukazioaren funtsezko parte dira. Eraberean internet bidez gurutzatzen den mezu edo transakzio oro modu seguru eta bizkorrean eramaten da Cisco-ren ekipoei esker.

Ciscoren irtenbideek maila goreneko malgutasun eta segurtasunezko eraginkortasuna bermatzen diete sare publiko zein pribatuei.Bestalde, Cisco-ren irtenbideak, korporazio, instituzio publiko, telekomunikazio enpresa eta pyme-ek erabiltzen dituzten sare azpiegitura handiago eta konplexuagoen oinarri dira.

Standford-eko Unibertsitateko ikertzaile talde batek sortu zuen Cisco 1984. urtean. Jaio zenetik, Cisco-ren injinariak beti izan dira pausu bat haratago teknologia berrien garapenean, IP irtenbideen kasuan bezala, hots, internet eta sare pribatuetan zehar komunikazioa posible egiten duen oinarrizko hizkuntza.

Gaur egun, konpaniaren jite aurrerakoia present da oraindik euren merkatu esparruetan buru diren produktuak sortuz eta internet orain urte batzuk baino erabilgarriago eta dinamikoago izan dadin lortuko duen teknologia garatuz. Teknologia horien tartean: routing eta switching aurreratuak, IP ahots eta bideoa, networking optikoa, haririk gabeko teknologia, memoriarako networkinga, segurtasuna, bandaren zabala eta edukien kudeaketa.

Teknologia lidertzaz gain Cisco negozio kudeaketan eragile nagusietako bat da. Konpania muturrez-muturreko internet irtenbideak erabiltzen, bezeroarentzako mantenu zerbitzuan, produktuak merkaturatzen eta prestakuntza eskeintzen aitzindari izan da.

Enpresa gisa, Cisco-k bezeroaren atentzioari eta gizartearen beharrei erantzuteari zuzendutako baloreez aritzen da. Cisco-k beste enpresei Ekonomia Berrian hobetzen laguntzeko egiten duen ahalegina, bere lanari propioek lanegiten duten barrutien beharrei buruz ikas dezaten egiten duen esfortzuekin bat egiten du. Eraberean, konpainiak munduan zehar hezkuntza zabaltzen lagundu du, eta 128 herrialdeetan dauden "Cisco Networking Academies" direlakoak sortu ditu, zeinak sare azpiegiturak diseinatzen, eraikitzen eta mantentzen irakasten bait dute.

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)