invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Prentsa

 

BADATOR 15. EUSKAL ENCOUNTER


Bilbo, 2007.ko uztailak 12.- BEC (Bilbao Exhibition Centre) atze-oihal gisa duela, aurten ere Euskal Encounter ordenagailu munduaren oinarrizko erreferente bilakatuko da uztailaren 20 eta 23 bitartean. 2007.ko urte honetan hamabostgarren edizioa iritsiko duen partya, ohikoa den moduan edukin eta berrikuntzez lepo dator oraingoan ere.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2007.ean estatuko partyrik zaharrena bere hamabostgarren ediziora iritsiko da. Aurtengoan, 35.000 metro karratu baino gehiago hartuko ditu Euskalek BEC-en, non 4.096 ordenagailu inguru sarean konektatuko bait dira, eta Interneterako segunduko 8 Giga-tako sarbidea izango bait da.
Euskaltel Fundazioa dugu ekimenaren antolatzaile, eta hartarako Euskaltel, BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), BFA (Bizkaiko Foru Aldundia) eta SPRI (Industriaren Sustapen eta Eraldakuntzarako Baltzua) ditu babesle.
Hala ere, guzti hori gutxi balitz, Euskal Encounter-ek gainera merkatuko babesle teknologikorik finenak ditu lagun, Cisco Systems eta HP hain zuzen ere.
Parte hartzaileak ostiraletik astelehenera jarduera amorratuan arituko dira eta 50.000 eurotik gorako diru saria eskuragarri izango dutela kontutan izanik, argi dago estatuko lehen ordenagailu makrofesta honek bere burua birasmatu eta propio dituen markak hausten dituela edizioz edizio.

Bokazio didaktikoa

Zerbait izan badu bereizgarri Euskal Encounter-ek dagoeneko zabal askoa den bere bilakaeran, zantzu didaktiko azpimarragarria izan da. Bilera hau ez da soil-soilik ordenagailu mundu inguruan aritzen diren komunitate desberdinen bilgunea,- jadanik aspalditik ezagunak ditugun scener-ak, gamer-ak, Software librearen sinestunak, Hardware-aren jarraitzaileak eta haien bariante desberdinak (modding-a, overclocking-a,…) baizik eta den-denek euren ezagutzak modu ireki eta eskuzabalean partekatzen dituzten lekua ere badela: garai batean ‘Unibertsitate’ kontzeptuak suposatu zuenaren pareko zerbait dela esan genezake, hots, ideia eta pentsamenduak libre oso erabiltzeko eremua.

Hargatik aurtengo Euskal Encounter-ean, 15 hitzalditik gora egongo dira eta zenbait irrati programa ere grabatuko da bertatik bertara. Gai anitzetako hitzaldiak, zinerako egiten diren efektu berezietatik hasi eta minijokoen programaziora, bide batez Mainframe-aren etorkizuna ala zure animazio estudioa nola sortzeari buruzkoak tarte direla, guzti horiek Euskal Encounter-en parte hartzen duen orok, baina baita eguneko bisitari soilek ere erabat doan ikus-entzun ditzazkete, party-a iraungo dituen lau egunetan zehar.

Beste jarduerak

Historikoki Euskal Encounter bertara etorri izan diren parte hartzaileen heterogeneotasuna izan du ezaugarri, lehen ere aiaptu dugun moduan. Baino aurtengo edizioan zerbait aipatzea merezi badu, eskeintzen zaigun jarduera alternatiboen sorta paregabea da.
RetroEuskal-ek, eta retroinformatikaren lagun hauek jada beteranoak dira Euskal Encounter-en, zenbait tailer didaktiko, solasaldi informatibo, dagoeneko ohikoa duten museoa, ‘jokodromoa’, eta baita retrolinpiadak ere proposatzen dizkigu
Elektronika, logikoa den bezela, present izan da partya-an hasiera hasieratik, baina aurtengoan lehen aldiz bakarkako presentzia izango du gauzatuko den Robotika tailerra dela medio, non robotak nola eraiki eta programatu ikasi ahal izango baitugu.
Overclocker-ak, ordenagailuen ahalmenak muturrik muturrenera eramaten benetako adituak, eta dagoeneko aurreko edizioan erakustaldi paregabea eskeini zigutenak, atzera datoz aurtengoan eta puntako overclocking tailerra antolatu bait dute gu guztioi euren zaletasunaren zirrikituak erakusteko.
Ostiralean, hilak 20, eta agintariek inaugurazio ekitaldi ofiziala amaitu bezain pronto, ‘Gose’ talde arrasatearrak, orain gutxi ezagun egin zaiguna ‘Eutsi’ filmaren musika gertatu eta gero, kontzertua eskeiniko digu eskenatoki nagusian. ‘Gose’-ren estiloa trikitixa, hots euskal kulturaren ikonoetako bat, elektronikarekin nahasten du. Baina aurtengo Euskal Encounter-en eskeintza musikala ez da bertan amaitzen, larunbatean, hilak 21, Goto80 eta Entter, eszenako artistek ere kontzertua eskeiniko baitigute.
Eta profesionalen emanaldiak nahiko ez balira, antolatzaileek parte hartzaileak ere festara batu ditezen proposatzen digu, ‘SingStar’ , ‘Guitar hero’ eta ‘Air band’ moduko jarduerekin. Guzti hauek, musika eta informatika lotzen dituzten ekimen sozializatzaileak dira, eta erabat jostagarri diren beste zenbaitekin batera koktel paregabea izango dira uztailaren hirugarren asteburu honetan BEC-era gure festaz gozatzera inguratuko direnentzako.




mikel@euskal.org

Tels. 943533696

Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)