EGINZAZU ZURE ROBOTA
Euskal Encounter-en elektronika betiere present izan bada ere, ez du inoiz berezkoa den ekintzarik izan. Modder-ek aldaketa elektroniko zein estetiko itzelak burutzen dituzte, eta eszenako lagunek hamaika eraldaketa egiten dizkiete ordenagailu klasikoei.
Tokia
gorde nahi baduzu idatz ezazu email-a, izena, goitizena, partyan lekua eta
beharrezko uste duzun beste edozein informazioarekin honako helbidera: tallereuskal@marcansoft.com.
Honako tailerra, gaiari buruzko jakinmina izan, baina betidanik garestiegia
dela pentsatu, edota zenbait sistemaren konplexutasunaz beldurturik, aurrera
pausua egin ez dutenentzat zuzendua dago. Ekimen hontan parte hartzen dutenek
15 robot txiki eraiki eta programatuko dituzte. Elektronika digitaletik hasita
C programazioraino, robotika mundu hontan hasi eta etxean euren robotak eraikitzeko
behar duten oro ikasiko dute.
Robot bakoitzak bi motor dituen txasisa eta gurpilak izango ditu azalera lau
baten gainean ibili ahal izateko. Eraberean PC batekin, Clengoaian, programaturiko
burmuina edota kontroladorea izango du. Gainera, kontroladoreak hamaika koneksio
aske izango ditu edozein sensore mota lotu ahal izateko, esaterako motor estrak,
LED, LCD, argi edo infragorri sensoreak, eta baita gehigarri konplexuak ere,
Bluetooth eta kameren modukoak. Tailerra dirauen bitartean roboten eraikuntza
eta funtzionamendua, hala nola beharrezko dituzten printzipio elektronikoak
irakatsiko dira. Parte hartzaileek euren kabuz erabakiko dute robotari eman
nahi dioten funtzionaltasuna, beraz, tailerra amaitzean hamaika lan ezberdin
egiteko kapaz diren robotak ikustea espero dugu. Tailerra amaitutakoan parte
hartzaileek robotak etxera eraman ahal izango dituzte, bertan lanean jarraitu
ahal izateko.
Tailerrean
PC kopuru jakin bat izango dugu ekintza hontarako bereziki erabiliko direnak.Robot
bakoitzeko 2-3 lagunek osatutako taldetan egingo da lana. Ekintza hau tailer
gunean egingo dugu, modding eta puntako overclocking tailerren ondoan
Ordutegia:
Ostirala 19-20h Sarrera, teoria eta antolakuntza
Larunbata 11-14h Tailerra (lehen taldea)
Igandea 15-18h Tailerra (bigarren tailerra)
18-20h
Bukaera, erakustaldiak, ondorioak, eskari eta galderak