Jarduerak 2007
Retroeuskal
Ez da egia gozamena megahertzio,
gigabyte edota megapixel kopuruan soilik dagoela Hargatik RetroEuskal badator
berriz ere Euskal Encounter-era, informatika arloko zaharkinekin bete asmoz.
Zatoz Bexitec-en egongo den RetroEuskal gunera eta has zaitez gai interesgarri
hontan murgiltzen.
Aurten honako ekintzak izango ditugu:
- Jokodromoa: Erabiltzaile komunitatei esker inoiz garatzeari utzi ez zioten
8 eta 16 bitetako ordenagailuak. Garai haietan ezagutu bazenituen, zatoz
orain berriz gozatzera, eta mahai gainean inoiz izan ez badituzu zatoz ezagutzera
eta partida bat jokatzera. Galerazita dago ez ukitzea. Partyan zehar Retroeuskaleko
stand-ean.
- Museoa: Orain 25 urte gure etxeetan ordenagailua era masiboan sartzea
lortu zuen gizonari egingo diogu omenaldia: Sir Clive Sinclair. Larunbata
21, igandea 22 eta astekehena 23, Retroeuskaleko stand-ean.
- Hitzaldi etta tailerrak: Jadanik gaia gustokoa badezu edota hasiberria
bazara ere, RetroEuskal-ek gauza interesgarriak antolatuko ditu.
- "Morge-a" (konponketa tailerra): Zure traste zaharra erdi hilik
badago eta behar duen konponketa hura inoiz egingo ez diozula pentsatzen
bazenuen, erratuta zinen. Ekarzazu zure 8 bits-etako ordenagailua eta eskura
duzun materiala eta hura biziberritzen lagunduko dizugu. (edota hura hobetzen
hardware berrienari esker). Partyan zehar Retroeuskaleko stand-ean.
- Hitzaldia: Retroinformatikari buruzko ezagutza eta eztabaida gunea. Aurten,
Sinclair ZX Spectrum-arekin zuzeneko zerikusia duen hitzaldia proposatzen
dizugu, erabiltzaile guztientzat interes itzela izango duena. Larunbata
21, arratsaldeko zazpiretan Euskal Encounter-eko hitzaldi aretoan.
- Retrolimpiadak: Onena al zara martetarrak akabatzen? Ez al daukazu parekorik
abilezia frogatan? Eta froga zailagoak jartzen badizkizugu? Ausartuko al
zinateke? Parre egin eta ondo pasatu nahi baduzu hauek dira zuretzako olinpiadak.
Guzti guztiontzat (retromaniakoak ala ez). Igandea 22, arratsaldeko lauretan
Retroeuskaleko stand-ean.
- 8 bitetako demo lehiaketa: Urtero urtero RetroEuskalek egungo 8 bitetako
demoeszenan berriena dakarkizu. Aurten Euskaleko 8 bitetako lehen demo lehiaketa
dakarkizu. Artea eta erronka teknikoa.
- "8 biten ordua": Pantaila nagusian egingo den demoeszena
emanaldia eta beste hainbat retroinformatika arloko bideoak. Igandea 22,
gauez, eszenako Demoen ostean.
- Plataforma arteko anaitze afaria: Partya ondo asko dago, baina mahai baten
inguruan zure afizio berak dituen jendearekin hizketan aritzea ez du parekorik.
Zatoz gurekin afarira, bertan balio duen bakarra ondo pasatzea da. Larunbata
21, bederatzi t'erdietan. Izen-ematea Retroeuskaleko stand-ean.
RetroEuskali buruzko informazioa,
ekintzak eta ordutegiak www.retroeuskal.org
–en argitaratuko dira eta baita Euskal Encounter-en horri honetan ere.
Sinclair ZX Spectrum-aren 25. urteurrena
1982.ko apirilaren 23an Europako
etxeetan historia egingo zuen ordenagailua jaio zen: Sinclair ZX Spectrum.
2007.ko uztailean, hots 25 urte geroago, RetroEuskalek omenaldia egingo dio
ordenagailu hari eta sortu zuen gizonari: Sir Clive Sinclair. Ostadarraren
ordenagailuak zu ere markatu bazintuen, derrigorrez etorri beharko duzu hau
ospatzera. Larunbata 21. gau erdi aldera "La puerta de Sinclair"
izeneko motzmetraia jarriko da.