SAREA PARTYAN | ||
EZAUGARRI OROKORRAK Partyak Interneterako konexioa emango die Ethernet sare txartel batekin etorriko diren ordenadore guztiei (RJ45). 16 lekutako mahai bakoitzeko, 15 ordenadorek izango dute sarerako konexioa. Materiale guztia Euskaltelek utzitakoa da eta espero dugu ondo zaindua izango dela. Bestalde, sare zuentzat da, hau da, bere funtzionamendu egokia zuen menpe dago.Sarea zuena da. Honek zera esan nahi du; bere funtzionamendu ona zuen eskuetan dagoela. Antolatzaileek ezin dute eta ez dute nahi sarearen erabilpen txarren kargu hartu (WinNukeekin honen saturazioa, ICMP bonbak, Mail bonbak, hackinga, etab.). Zuen esku dago erabiltzaileak modu egokian portatzea, zuek zuen buruak kontrolatuz. |
||
SAREAREN EZAUGARRIAK Aurten sarearen konfigurazioa aurreko urtekoarekiko desbedina izango da. Konmutatzaile nagusi bat izango dugu (switch), ziurrerik Cisco 5500 bat, 24 10/100 portuko bi txartelekin, guztira 48 portu izango ditugularik. Portu hauek mahai bakoitzeko hub-etara konektatuko dira, eta baita jokuen hiru zerbitzaritara, WWW zerbitzarira, RealAudio/Video zerbitzarira, etab. Konfigurazioaren diagrama bat ikusi nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Gainera, bi Webcam eta RealAudio eta RealVideo zerbitzaria zaingo ditugu, partyangertatzen denera Internet bidez ikusi ahal izango delarik. en la party. ORDENADOREEN KONFIGURAZIOA Lehengo urtean ez bezala, DHCP zerbitzari bat izango dugu, postuak erreztasun gehiagoz konfiguratzen lagunduko diguna. Ordenadore bat Windows 95 eta 98rekin nola konfiguratu beharko litzakeen ikusi nahi baduzue, hemen egin dezakezue. Gainera, lehengo urtean sarean 200 lantalde inguru zeudela ohartu ginen, hortaz aurten denok EUSKALPARTY izeneko talde bakarrera batzea eskatuko genizueke. Hainbeste lantalderen sorrerak sareko broadcast-ek bera saturatzea ekartzen du, eta honegatik, sarea modu egokian ibiltzea nahi baduzue, gure esanak jarraitzea gomendatzen dizuegu. Azpimarratzekoa da nor berak bere lantaldea sortzeak ez diola segurtasun gehiago eskaintzen, segurtasun hau PC mailan ematen baita eta ez lantalde mailan. INTERNETERAKO KONEXIOA Baliogabetua izango da mota honetako fitxategia EZ DUEN lan oro. Lehiaketen emaitzak jakin bezain laster, lan guztiak bertan dauden denek hartu ahal izango dituzte zerbitzaritik, lanen beta egoera kontutan hartu gabe. |