Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2011 Uztaila 22-25
euskaltel fundazioa

Retroeuskal

 

Logo_RetroEuskal

IBM 5150 ordenagailuaren 30. urteurrena eta IBM PC Compatible estandarraren atzerabegirakoa izango dira aurtengo erakusketaren gai nagusiak. Horrez gain, zenbait hitzaldi emango dira makina retroen hardwarea eta softwarea erakusteko. Chris Smith-ek ZX Spectrum ordenagailuko ULAren sekretuak kontatuko dizkigu (bere liburuan kontatzen ditu), eta 80ko hamarkadako eta egungo bideo-jokoak programatzeko teknikei buruzko hitzaldia emango du. Bestalde, Jon Cortázarrek bere enpresaren (Relevo Videogames) etorkizun handiko iraganari buruz hitz egingo digu.

Aurten ere izango ditugu jokodromoko jarduerak, 8 biten ordua eta herri-kirol retroko probak (lehen retrolinpiadak zirenak). Gainera, bideo-jokoen alorrean nobedade bat izango dugu: sareko bideo-jokoen lehenengo MIDI MAZE txapelketa.

Hau da RetroEuskal 2011 ekitaldiaren jarduera-programa:

  • 30 años del IBM Compatible PC” erakusketa: IBM 5150 ordenagailuaren 30. urteurrena da aurten (IBM PC hardware bateragarriaren plataformaren aurrekoa). IBM PC sortu zenetik egin diren ekiporik adierazgarrienak eta PC bateragarrien eztanda erakutsiko dira.
  • “The ZX Spectrum ULA: How to design a microcomputer” hitzaldia: 30 urtean zain izan gaituen liburuaren idazlea da Chris Smith, eta Sinclair ZX Spectrum ordenagailuaren arkitekturari buruzko xehetasunik ezkutukoenak eta garrantzitsuenak kontatuko dizkigu. Azkenean ezagutuko ditugu ULAren sekretuak!
  • “Relevo Videogames: el pasado con mas futuro” hitzaldia: Relevo Videogames enpresaren zuzendari exekutiboa da Jon Cortázar, eta enpresaren profesionalizazio-prozesuari buruz hitz egingo digu. 8 biterako advergame bat garatzeko eta aurkezteko prozesuaz ere hitz egingo digu, eta etorkizunean Los Templos de Fuego bideo-jokoa (La Corona Encantada joko arrakastatsuaren bigarren zatia) merkaturatzeko dituen planak ere aipatuko ditu.
  • Legacy from the 80’s in Today’s Videogames” hitzaldia: bideo-jokoen historiari buruzko hitzaldia emango du Chris Smith-ek, eta 80ko hamarkadako jokoak gaur egungoekin alderatuko ditu. Horrez gain, kontatuko digu gaur egun erabiltzen diren kontzeptu, datu-egitura eta beste zenbait 80ko hamarkadan aurkitu zirela.
  • Jokodromoa: ordenagailu eta bideo-kontsola klasikoak erabiltzeko eremua da. Gainera, garai bateko jolas-aretoetan zeuden jolas-makinak ere izango dira (joan zen mendeko bideo-joko klasikoekin jokatzeko makinak).
  • Herri-kirol retroko lehen txapelketa: hemen dira retrolinpiadak berriro, probarik zoroenekin. Baina, aurten, ukitu autoktonoagoa izango dute, probak lotuagoak egongo baitira txapelketa jokatzen den lekuarekin eta bertako kirol-ohiturekin. Gai izango al zara zure aurkariei txapelketa fisiko erreal batean irabazteko? Ala Wii-arekin soilik ausartzen zara?
  • Sareko bideo-jokoen lehenengo MIDI-Maze txapelketa: lehen pertsonako sareko bideo-jokoetan lehena izan zen (Atari ST-rako diseinatua), eta aurpegiera-lehertzaile setatsuenak aurkitzeko balio du. Anima zaitez, eta parte hartu! Kanporatu zure aurkariak labirintorik nahaspilatuenetan, eta irabazi txapelketa!
  • “La hora de los 8 bits” demoak: pantaila erraldoian emango dira, eta milaka ikusleren aurrean aurkeztuko da 8 biterako demo-eszenaren (ikus-entzunezko sorkuntza tekniko-artistikoak) gaurko egoera —Europako beste party batzuekin lehiatzen ari da—. Antzeko gaiei buruzko beste bideo labur batzuk ere emango dira.
  • La Morgue del Dr. Retro: ordenagailu klasikoak konpontzeko eta aldatzeko lantegia, zirkuituei diegun beldurra kentzeko, makina zaharrak hobeto ezagutzeko eta makina horiei bizia itzultzeko.

Ekitaldi honetan, material informatiko retroa ere jasoko dugu, gure Jokodromoa osatzeko eta Informatika Historikoko Museoan ikusgai jartzeko (http://mih.unizar.es; RetroAcción erakundeak kudeatzen du).

Cartel_RetroEuskal

Ez ahaztu RetroEuskal ekitaldiko jardueren ordutegiak begiratzea: http://www.retroaccion.org/retroeuskal-2011. Zure zain egongo gara!