Counter Strike 1.6 (GameGune)
Hasiera batean 24 taldeen partehartzea espero da.
Natus Vincere
IMPULSE
fnatic
DN-Gaming
X6tence
SK Gaming
DELTA
defs
Electronic Sahara
PaiN
K1ck eSports
-
Moscow Five
ESC ICY BOX
LDLC
LowLandLions
34united
madjick
Gameholics
xfunction
TBA
TBA
TBA
lagunak
talikemix
SARIAK
1. Saria |
12.000€ |
2. Saria |
6.000€ |
3. Saria |
3.000€ |
4. Saria |
1.500€ |
Diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie. Informazio gehiago eskuratzeko sartu zaitez zure kontuan.
ARAUAK
OROKORRA
- Lehiatzeko metodoa: 5 vs. 5
- Jokoaren bertsioa: 1.6
- Txanda-kopurua: 30
- Jokoaren hizkuntza: ingelesa
JOKOAREN KONFIGURAZIO OROKORRA
- Txandak: multzoen fasean, 30 txandak jokatzen dira; bracket-en fasean, 16 txanda baino ez.
- Talde-hautaketa: txanpon bidezko zozketa.
- Multzoen fasean puntu-kopuruan berdindutako taldeetarako, arau hauei jarraitu behar zaie, ordenan:
Berdinduta dauden taldeen arteko txanda-diferentzia. Haien artean jokatutako partida. Multzo osoarekiko txanda-diferentzia. Oraindik ere berdinduta jarraitzen badute, luzapena jokatuko da mapa berean (berdinduta dauden ekipoek soilik).
- Talde-hautaketa bracket-etan: hasieran izan den hautaketa bera.
- Berdinketa-kasuan: 6 txandako luzapena (3 txanda CT moduan / 3 txanda T moduan).
- Luzapenaren hasierako dirua: 16.000 $.
- Mapak: dust2, inferno, nuke eta train (drax bertsioak).
- Taldeetako kapitainek bakarrik erabil dezakete messagemode1 (say).
- Ez da beharrezkoa partida grabatzea, zerbitzariak automatikoki grabatuko baitu.
- Txanda bakoitzeko granada-kopurua: 2 FB, 1 HE eta 1 SG.
- BUG bat erabiliz gero edo MWHEEL-erako laster-tekla bat zehaztuz gero, talde horrek “3 txanda gutxiago” izango ditu (3 txanda horiek EZ zaizkio beste taldeari gehituko).
- Gamma-ren balioa txartel grafikoaren konfiguraziotik alda daiteke.
- Jokalariek beren artean aritzeko edozein ahots-programa instalatu eta erabil dezakete (ventrilo, mumble, ...). Antolakuntzak ez du bere gain hartzen programa horien instalazioa edo konfigurazioa.
ZIGORRAK
- Jokalariek EZIN dute hitz egin hilda dauden bitartean; idatzi bai, baina hitz egin ez.
- Boosting-a eta granadak eraikinen gainetik jaurtitzea onartzen da. C4 kokaleku ikusgai batean jarri behar da, soinuarekin, eta normal desaktibatzeko moduan. PARTIDA AMAITU ONDOREN egiten duen taldeari 3 txanda kenduko zaizkio.
- Modelo pertsonalak, testurak, programak, driverrak eta abar erabiliz gero, partida galdutzat emango da.
Hau da garrantzitsuena: zerbait gertatzen bada, denok lagundu behar dugu. Ez egin garrasi, ez galdu pazientzia; ahal dugun hoberen egingo dugu.
PARTIDA BATEAN DESKONEKTATZEA
Hirugarren txanda hasi baino lehen, partida berriro hasiko da. Hirugarren txanda hasitakoan, etena egingo da jokoan dagoen txanda amaitzean. Nahita deskonektatzen bada, partida galdutzat emango da.
Mesedez, errespetatu administratzaileen erabakiak.
|