Euskal Encounter 14 Coding your life!
Last update: 2007-Jan-30

Entzunak al dituzu izen hauek? Gutako asko informatikaren munduan sartu gintuzten ordenagailuei buruzkoak dira. Aspaldi da industriak makina hauek "baliogabetzat" jo zituela; hala eta guztiz ere makina hauek, bizirik jarraitzeaz gain, geroz eta jarraitzaile gehiago dituzte. Jarraitzaile hauek makina hauek erabili eta inoiz pentsatu ez diren mugetaraino eramaten dituzte.Bigarrengo urtez jarraian RetroEuskal Euskal Encounter ekitaldira bueltatzen da informatikako zaharkituenarekin, desfasatuenarekin eta retroenarekin betetzeko asmoz.

Plataforma hauetako erabiltzailea bazara, beste zaletu batzuekin esperientziak trukatu nahi badituzu, gaiari buruz interesa baduzu, edo soil soilik informatikaren historia orokorra interesgarria baderitzozu lehena ulertuz oraina ulertzen lagunduko dizulakoan, RetroEuskal derrigorrezko topagunea da zuretzat


Aurten gauzatuko diren ekintzen artean honakoak ditugu:

  • RetroInformatika Museoa
  • 8 eta 16 biteko makinen erakustaldia beraien jabeen eskutik. Hurbil zaitez pasatako hamarkadetako informatika ezagutzera plataforma hauek bizirik mantentzen dituztenen eskutik.

    Gainera, museoa gure topagune eta elkar trukaketa gunea da. Bertan hasiberriak naiz eta betiko zaleak ongi etorriak izango dira.

  • Konponketa / aldaketa tailerra
  • Badakigu egunen batean ibiltzeari utzi zion 8 bits ordenagailu zaharra gorderik duzula etxeko armairuan, zure Spectrum-aren teklatua aldatu izan nahi duzula, MSX-a Internetera konektatu edota Amstrad-i disko gogorra jarri. Hauxe duzu hori dena egiteko parada, zenbait ikasi eta erabiltzaileen laguntzaz!

    Ekarezazu zure makina eta baita dauzkazun erremeintak ere.Ezin arrakasta bermatu, baina ziur behingoagatik zirkuituei errespetua galduko diezula.

  • Hitzaldia
  • Asko dugu gogoratzeko, ikasi, eztabaidatu, aurreratzeko,... Horregatik, urtero bezala gaian adituenak ekarriko ditugu RetroEuskal-era, punta-puntan izan zirenak eta orain daudenak, informatikaren lehena eta oraina ezagutzen dutenak.

    Gu bai zaharkituak,...moda-modan egotea gustuko dugunak!

  • "8bit Ordua"
  • Euskal Encounterek eszene mugimenduan du bere erroa. 8biten mundua ez dago mugimendu artistiko honengandik eta horregatik 8biteko demo saio bat izango dugu, besteak beste, gaur egun partyetan lehiatzen diren 8biteko demoak erakutsiz.

  • Bideojoku klasikoen lehiaketa
  • Demoeszena Euskal Encounteraren erro den bezala, bideojokoak gaur egungo partyzaleen parte garrantzitsua dira.

    RetroEuskalek jatorrizko makinetan jokatutako bideojoko klasikoen bigarren lehiaketa antolatuko du aurten.

    Aukera paregabea denborapasaren altxor zahar haietara bueltatzeko. Jokatuko dugu?

  • "Plataformarteko anaitze afaria"
  • Urrun daude jada plataforma ezberdinen onurei buruzko erabiltzaileen eztabaidak. Gaur egun "eztabaida" haiek umore onez eta oroimen gixara ditugu gogoan. Baina oraindik dudarik balego, aurten plataforma ezberdinen erabiltzaileen arteko bigarren anaitze afaria antolatuko dugu.

    Afarira etorri nahi baduzu museoan bertan emango dizkizugu argibideak "edozein retroplataformako erabiltzailea izanda ere".


RetroEuskal zaletu guztiei zabalik dagoen taldea da. Bere antolakuntza lanetan edo ekitaldietan parte hartu nahi baduzu dudarik ez izan gurekin harremanetan jartzen. Gure posta zerrenda zure zai dago.

Kontaktua:
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!