Euskal Encounter 13 join the family!
Last update: 2005-Sep-29

"Real Time Battle" lehiaketa

Emaitzak

  • 1º Kalavera
  • 2º Faraday
  • 3º Topolb

Partehartzaileen robotak eskuragarri egongo dira Euskal 13aren webean partya amaitzen denean

RealTimeBattle AA (Adimen Artifiziala edo AI) motako jokua da, non Errobotak borrokarako duen jokabidea programatu behar den. Errobotak borroka gunean ahalik eta hobekien borrokatu beharko du beste batzuek programatutako erroboteen aurka.

Proiektu hau, RobotBattle-n oinarrituta, 1998ko abuztuan hasi zen eta duela urte batzuk darabilkigun joku oso interesgarria da. Dena den, RobotBattle-ren bertsio honek zenbait arazo ditu: Windows-erako bakarrik prestatua dago eta Errobotak hizkuntza propio batetan programatuta daude eta, ondorioz, errobota adimentsuak idazteko aukerak mugatzen dira. Ordundik hasita, RobotBattle garatzen jarraitu da, baina oraindik beste sistema eragileentzako prestatu gabe dago. Hori dela eta, UNIX-en programaketa joku bat egitea erabaki zen, SE (Sistema Eragile) moderno baten ezaugarriak erabiliz.

Real Time Battle lor dezakezu, dokumentazio eta informazio gehiagorekin batera Real Time Battle web orrian.

Sariak

Arau Orokorrak

  • Erabiliko den RTB-ko bertsioa 1.0.7 izango da eta GNU/Linux i386 makina batean egikarituko da.
  • Errobotak edozein programazio lengoaian onartuko dira.
  • Errobota Linux ELF (libc6) formatuan konpilatua eman beharko duzue. Errobota lengoai interpretatu batean idatzita badago, konpilatu gabe emango da. Edozein kasutan, iturburuak ere eman beharko dituzue.
  • Errobota lengoaia interpretatuan ematen bada, egileak interpretatzailea emateko prest egon behar du, instalatua izan dadin.
  • Partehartzaile bakoitzak Errobot bakarra aurkez dezake.
  • Lehiaketa RTB-ak berak dakarren Arena Zirkularrean (Circle.arena) egingo da.
  • Lehiaketa RTB-ek duen lehenetsitako baldintzetan egingo da (grabitatea eta abar)
  • Errobotak honako eratan entregatuko dira:
    • FTP anonimoren bitartez (id: anonymous/ftp pass: zuen email-a), partyko lehiaketen ftp-ra igota.
    • Diskete bidez.
  • Fitxategi bakarra entregatu beharko da (.tar.gz formatua) eta bertan egon beharko dute: .robot fitxategia (binarioa), file_id.diz fitxategia autorearen informazioarekin eta iturburua. Iturburua fitxategi bat baino gehiago bada bakarrean konprimituko da. Baliozko konprimitzeko formatuak gzip/bzip2/rar/zip/lha/arj/tar dira. Fitxategiaren izena egilearen nick bera izan beharko da, adibidez: jokin2.tar.gz. Era berean, Errobotaren izenak (binarioa) eta egilearen izenak bat egin beharko dute.
  • Lehiaketaren finala Video-Wall-ean jarraitzeko aukera egongo da.
  • Puntuaketa handiena lortzen duenak irabaziko du. Puntuaketa altuena lortzen dutenak bi Errobot edo gehiago badira, Arenan jarriko dira eta bizitza puntu gehienekin bukatzen duenak irabaziko du.

Entregatze muga-ordua eta proiekzioa

Informazio hau partyko programan ikus dezakezue.

Edozein komentario edo zalantzarako, Spockekin harremanetan jarri ( eserlekua AM-35 ).

Finalaurrekoak

1 finalaurrekoa:

  • adler (adler_blade)
  • aero (manolito)
  • ajo (ajete)
  • cerne (cerne)
  • princcesa (princcesa)
  • topolb (tiro chungo)

2 finalaurrekoa:

  • aszy (aszy)
  • faraday (faraday)
  • kalavera (kalavera)
  • r00z (r00z)
  • samsa (samsa)
  • vud1 (vud1)

RTB 1.0.7an dagoen bug bat dela eta ezin dira logak biregikaritu, hori dela eta bertsio berriago bat erabiliko dugu.

Finalaurrekoen emaitzak

Finalera pasako dira

1 taldea

  • 1º ajo (ajete)
  • 2º topolb (tiro chungo)
  • 2º aero (manolito)

Log

2 taldea

  • 1º faraday (faraday)
  • 1º kalavera (kalavera)
  • 3º samsa (samsa)

Log

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!