Euskaltel Encounter

Party Jarduerak

A+ A A-

Party Jarduerak

Sormen Digitala

Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa. Bi atal desberdinetan banatuko dugu: Arte Digitala eta Demoscene.

Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara.

Hardware

Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.

Software librea

Euskal Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu.

Jokoak

Jo erronka zure lagunei Euskal Encounter edizio hontan antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!

Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean.

Hitzaldiak eta Tailerrak

Hitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan aurten ere, Euskal Encounter-ean.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch