'Hacker etikoak' ziberdelinkuentziari aurre egiteko
Ruth Sala Ordoñez abokatuak,informatika-delitugintzan adituak eta Ander Caballerok,ingeniari informatikoak, 'Hacker etikoak' juridikoki babestea aldarrikatu dute ziberdelinkuentziari aurre egiteko. Bideo honetan azaltzen digute informatika-sistema baten segurtasuna eta ahuleziak frogatzen dituzten hackerrak ez daudela juridiko behar bezain ondo babestuak, eta auzipetuak izan daitezkela nahiz eta irizpide etikoekin jokatu. Hala adierazi dute Euskal Encounter 24 topaketan.