Pump it upJoan zen urtean musika eta dantza jokuen gunean izandako esperientziaren ondoren, aurten ere bertan izango gaituzue, oraingoan ordea, ekintza eta txapelketa gehiago eskeini asmoz. Pump it Up mundu mailako txapelketa duen dantza jokua bakarra dugu: World Pump it Up Festival, urtero urtero jokatzen dena, eta gainetik aurten lehenengoz Europa mailako txapelketa ere izango duena. EPF: European Pump it Up FestivalMAILA: Freestyle (Banaka ala binaka). SARIA: World Pump it Up Festival-ean parte hartzeko tiketa eta bidaia. LEKUA: Euskal Encounter (Barakaldo). DATA: 2006.ko uztailak 22tik 25era. PARTEHARTZAILEAK: Edozein europar herritako biztanleak, Espainia, Italia eta Erresuma Batua izan ezik, hiru herrialde hauek euren sailkatze txapelketa propioak izango baitituzte. Sailkagarri hauek iraila eta urria bitartean jokatuko dira, eta herrialde bakoitzeko supporterrak aldarrikatuko dituzte data eta leku zehatzak. Europa osoko partehartzaileak hemen bildu daitezen espero dugu, lagunak egin, Pump jokatu eta WPF Korea-tik ahalik eta gertuen egon dadin espero dugun esperientzia bizi ahal izateko. Gainera Italia eta Erresuma Batuko pumperrak etorriko dira, gonbidatu legez. ESTATU MAILAKO PUMP IT UP TXAPELKETAWorld Pump it Up Festival 2006 España-rako sailkagarri den txapelketa jokatuko da. KATEGORIA OFIZIALAK: Gizonentzako Speeder-a, emakumentzako Speeder-a (ez da WPF 2006 España-rako sailkarria izango) eta Freestyle. KATEGORIA EZ-OFIZIALAK: Ohizko eta hard Speeder-a. Honako txapelketa Espainiako supporterrak antolatuko dute eta txapelketako ohiko araudiaz gauzatuko da (ikus www.piugame.com). Informazio gehiago nahi izan ezkero jar zaitezte harremanetan honoko e-mail helbidean: arale@andamiro.com. |