Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31

Amateur lehiaketak

Partehartzeko betekizunak

  1. Ordenadorearekin lekua EE12an. Lekua konfirmaturik ez baduzu ez dugu izen-ematerik onartuko.
  2. Game Gunean ez parte hartzea; batean edo bestean bakarrik parte har daiteke.
  3. Lehiaketetan lekuak bete harte izena eman ahal izango da, izen-ematea irekitzen den unetik aurrera. Izen-ematea partya hasi ondoren irekiko da eta Euskal Encounter 12ko intranet sistemaren bidez egingo da (www.ekparty.org). Hortaz, beharrezkoa da partyan fisikoki egotea izena emateko.

Arau orokorrak

  1. Partehartzaileak arau hauek irakurriak izan behar ditu. Izena ematerako unean hauek onartzen ditu, hortaz momentu oro bete egin beharko ditu, antolakuntzaren beste edozein erabaki bezala.
  2. Kanporaketa bakoitzean aurkaria bilatu behar da neurketaren parametroak adosteko (kapitainen lekuak intranetean azalduko dira). Lehiaketarako makina hauetako bat izan daiteke: jokalarien edozein, partehartzaile baten edozein hala nahi badu edo antolakuntzako zerbitzari bat; azken honetarako zerbitzaria ordu konkretu baterako erreserbatu beharko da, antolakuntzarekin Kontrolean harremanetan jarrita.
  3. Neurketako jokalariek hala adosten badute eta antolakuntzaren baimena lortu ondoren, neurketarako mapak eta beste arauak ofizialen desberdinak izan daitezke. Adostasunik ez badago, arau hauek bete beharko dira. Lehiaketa bakoitzeko arau zehatzek, arau orokorren aurrean lehentasuna izango dute.
  4. Jokuak aukera badu, derrigorrezkoa da partida ahal den modu guztietara gordetzea (log eta demoak); antolakuntzak hauek eskatu ahal izango ditu.
  5. Abantaila ateratzeko bug-ak eta joku-kanpoko aplikazioak erabiltzea debekatua dago, eta noski, baita indarkeria fisiko eta ahozkoa. Jokuaren akatsak abantaila ateratzeko erabiltzea ere debekatua dago.
  6. Arau hausterik egon dela uste badute, jokalariek kontrakoei log eta demoak eskatzeko eskubidea dute neurketaren bukaeran.
  7. Antolakuntzak arauetan aurrikusita ez dauden egoerei aurre egiteko erabakiak egokitzat jotzen duen moduan hartu ahal izango ditu.
  8. Emaitzak garaiz entregatu ezean, lehiaketa ausaz edo bi aurkarien deskalifikazioaz ebatziko da.
  9. Partida ebazteko esleitutako denboraren hasieratik 15 minutu pasa ondoren aurkakoa aurkitu ezin bada, kontrolera joan beharko da parte ematera. 15 minutu pasata aurkeztu gabe jarraituko balu, aurkeztu ez dela erabakiko da.
  10. Partidak jolasteko denbora eta parekaketak Euskal Encounter 12ko intranetean plazaratuko dira, http://www.ekparty.org. Partehartzaileen betebeharra da bertako informazioa begiratzen joatea, jolastea noiz eta zeinen kontra tokatzen zaien jakiteko.
  11. Lehiaketa bakoitzerako arau zehatzagoak daude eta partehartzaileek hauek ezagutu eta bete beharko dituzte.
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!