Sarearen datu teknikoak


Sarrera eta babesleak
Atal honetan Euskal 8ko sarearen ezaugarri teknikoak azalduko ditugu. Aurreko urteetan bezala Euskaltelek emango digu Interneterako konexioa, eta baita bideratzaile eta kableatua. Aurten, gainera, 3COMen babesa ere badugu, sare interkonexiorako elementuz hornituko gaituena, partyko sarearen infraestruktura eraikitzeko erabiliko ditugunak.

Sare lokalaren azalpen orokorra

Sarea 3Com-en interkonexio elementuz osatua egongo da (hub-ak eta switch-ak). Mahai bakoitzak ordenadore guztiak sarera konektatzeko adina konektore duen elementu bat izando du, eta "uplink" kable bat switch zentralekin konektatzeko. Elementu guztiak Super Stack II seriekoak dira, 3Com-en serie profesionala. Mahaietako elementuei dagokienez, nagusiki Super Stack II 500 Dual Speed 10/100 hubak eta Super Stack II 1100 10 mbit-tara (uplink 100 mbit-tara) switch-ak izango ditugu. Elementu guztiak ez dira modelo hauetakoak, baina guztiak Super Stack II seriekoak dira. Hemen dituzue hub eta switch-en diagramak:


Super Stack II 500 Dual Speed Hub


Super Stack II 1100 Switch


Asmatu ahal izan duzuen bezala, sarearen abiadura 100 Mbit/s izango da hub-etan, eta 10 Mbit/s switch-etan, switch nagusirako konexioa 100 Mbit/s-koa izanik. Azpimarratzekoa da, praktikan abiadura altuagoak lortzen direla 10eko switchekin 100eko hub-ekin baino: izan ere hub-ak errepikagailu soilak dira eta switch-ak berriz konmutagailuak, beraietan abiadura galerarik ez dagoelarik. Hau da, switch-etan 10era bazoaz, hala joango zara bertara konektatuko ordenadore kopuruak axola ez duelarik. Ordena, hub-etan hub osoa 100era doa, eta 20 makina badaude hub-ean, abiadura zatitu egiten da: 100/20= 5 Mbit/s. Edozein kasutan, aurten sarearen abiadura oso ona izatea espero dugu, kalitate altuko elementuak erabiliko baititugu.

Konexio nagusiari dagokionez, mahaietako elementu guztiak 3COM Super Stack II 3300 24 portu 10/100 switch-ez osatutako bateria batera konektatuko dira. Hona hemen diagramak:


Super Stack II 3300 Dual Speed Switch


Switch nagusien interkonexio diagrama



Interneterako atzipenaren azalpena

Aurreko urteetan bezala, Euskaltel izango da Interneteko atzipena eskeiniko diguna, aurten gainera, antolatzaile moduan. 3 MB CIR duen linea bat izango dugu, hau da, BERMATUA dugu 3 MBko abiadura, hau haz daitekeelarik linearen abiadura maximoraino. Mota honetako konexio batean garrantzitsuena ez da linearen abiadura (34 Mb-koa izan daitekeela errez) baizik eta bermatutako abiadura, gure kasuan 3 MB izango dena. Ez du ezertarako balio 34 MBit/s-ko linea bat edukitzeak 128 kb/s bakarri bermatzen badizute. Egizu klik hemen komunikazioen diagrama bat ikusteko.

Aurten gure Gipuzkoako (Kursaaleko) "delegazioarekin" konexioa izango dugunez, Donostiarekin ZISD konexioak izango ditugu, beraien bidez denbora errealeko bideoz Bilbon gertatzen ari dena transmititzeko. Egizu klick hemen konexio honen giagrama bat ikusi nahi baduzu.


Partyko zerbitzarien azalpena
Aurten Compaq-en laguntza izango dugu Partyko zerbitzaritarako. Compaq-ek Proliant serieko 2 zerbitzari utziko dizkigu, eta baita Deskpro serieko workstation batzuk ere. Zerbitzari hauek partyko intraneta sortzeko erabiliko dira, joku zerbitzari bezala, eta konferentzietan erabiliko dira baita ere.