|
DONOSTIA - KURSAAL Aurten konexio zuzena izango dugu Donostiarekin. Bertan cyberplace txiki bat prestatu dugu Kursaaleko Kongresuen Jauregian, bertara hurbiltzen diren denak Interneten ibili eta jolastu daitezen, eta Bilbon gertatzen den guztia bertatik jarraitu ahal izango da, lehiaketen proiekzioa barne. Euskal 8 - Donostiaren irekiera ordutegia 10tik 14:30tara eta 16:00tatik gauerdiraino (gutxi gora-behera, Bilboko lehiaketen transmisioa bukatu arte) izango da. Aipatzekoa da Euskal 8 - Donostiara joaten den orok bertan aurkeztu ahal izango dituela lehiaketetarako lanak. Kursaalerako sarrera doakoa da.
|