ZER EKARRI
Gr´fico    
Partehartzaile bakoitzak , nahi daldin badu, bere ordenadorea, PC edo Amigan egindako bere lanak, programak, jokuak, utilitateak,... eta lortutako azken demoak ekar ditzake.

Ez dezala inork espero partyan aurkeztuko diren grafiko edo demoak kopiatzeko PC edo Amiga librerik egongo denik.

Bertara ekarri beharreko gauza garrantzitsuen artean, ez duzue ahaztu behar eka- rriko dituzuen ekipo guztiak entxufe bakarrera konektatuta egon behar dutela, hots, behar adina lapur ekarri beharko dituzuela. Hortaz, kontutan har ezazue partaide bakoitza buruaski izan behar duela, ordenadorearen elementu guztiak ekarri beharko dituelarik (elektrizitatea izan ezik, hura gure kontu)

Antolatzaileok ezin izango dugu inolaz ere monitoreak, saguak edota antzeko tresnak lagako, eta era berean, haien erantzunkizunik hartu. Halere, esku hutsik etortzeko aukera ere badago, baina ez dizuegu gomendio hori ematen, alde batetik, aspergarriagoa delako eta bestetik gure helburua ahalik eta ordenadore gehien biltzea delako (gehienez 500 ordenadore).

Itzuli