INSTALAZIOAK
Gr´fico    

Belodromo osoa izango da guretzat, 5000m2takoa. Bertan, guztiontzat adina mahai, aulki eta entxufe edukiko ditugu bakoitzak bere ordenadore eta monitorea konekta ditzan.

Potentzia handiko soinu-ekipoa izango dugu, 8x6 metroko pantaila erraldoia, 2x2 metroko beste pantaila bat eta Euskal Telebistak utzitako 5x5 metroko VidiWalla.

Belodromoa egun osoz irekita egongo da (24 orduz) bertan partehartzaile gisa daudenentzat. Gauez ordenadoreak piztuta izateko aukera ere izango duzue eta baldin eta kanpora atera nahi izan ordutegi bati jarraituaz izango da.

Instalazioak bi aldagela ditu, bertan komun eta ur beroko dutxak egongo direlarik eta garbiketa zerbitzuek garbi mantenduko dituzte partyaren hiru egunetan zehar.

Lo egiteko ondoko esparru handi bat prestatuko da.

Itzuli