BERRIAK   
 
00.02.19   
Azkenik prest dituzue partyan aurkeztutako lanak deskargarako. Asko sentitzen dugu atzerapen handi hau, baina antolatzaileen artean gaizkiulertu txiki bat izan dugu. Aurten hobeago egiten saiatuko gara! Deskarga

 

99.08.17   
Canal Sateliteko Canal C:-k Euskal Party 7ari buruzko programa berezi bat egin behar du. Hemen kontsulta ditzakezue emisio orduak.

 

99.08.05   
Partyko lehiaketen emaitzak jarri dira.
Lanen partyko bertsioak ahal bezain laster jarriko ditugu, bitartean SP Demoscene-tik lor ditzakezu.

 

99.07.23   
Dinamic-en hitzaldia larunbatera atzeratu da, 13:00 orduetan, gaur ostirala burutu ez denez.

 

99.07.19   
Gonbidapen introaren bigarren bertsio bat prestatu da. Aldaketa nagusiak, galiziarra erabiltzea eta beste aldaketa txiki batzuk. Intro osoa nahiz eguneraketa jeisteko estekak orri nagusian dituzue.

 

99.07.17   
Lehiaketetako makinen orria eguneratu da.

PC lehiaketako makinako txartelak Creativeren eskutik izango ditugu.

 

99.07.14   
Lerro bat gehiago gehitu da (-1 eta 0 lerroak) lekuen eskaera altua dela eta; hortaz, 50 ordenadore gehiagorentzako lekua izango dugu.

Jendea planoan non kokatua dagoen ikusteko, jarraitu esteka hau eta lor ezazu Excel-eko fitxategia. Fitxategi horretan EZ daude lekua erreserbatu eta ordenadorerik ekartzen ez dutenak.

IZENEMATE EPEA LARUNBATEAN, HILAK 17, ARRATSALDEKO 7TAN BUKATZEN DA. Ordu horretatik aurrera ezin izango dira erreserba gehiago egin eta sarrerak partyan bertan erosi beharko dira.

Edozein aldaketa edo galderarako 630 - 556 896 telefonora deitu 16:00tatik 18:00tara eta 22:00tik 23:00tara (astelehenetik ostiralera) eta Olatz Zabaletaz galdegin.

Bestalde, partyko sarearen orria eguneratu da.
 

99.07.12   
Gonbidapen introa jada prest duzue.

 
99.06.30    
Dinamic Multimediaren etorrera egiaztatzen da, Informatika merkatuan Garapen eta Merkaturatzeari buruzko hitzaldi-mahainguru bat ematera. Egitaraua begiratu ordua jakiteko.

Esteka gehiago gehitu dira.

Informazioa gehitu da Valentzia eta Alicantetik aterako den bustripari buruz. Bustripen orria begiratu informazio gehiagorako.
 
99.06.28   
Esteka batzuk eguneratu dira.
 
99.06.23   
Bi hitzaldiren gaiak baditugu dagoeneko. Lehenengoa Commandos 2 egiten ari den Pyro Studioseko lantaldeak emango digu. Bideojokuen munduari buruz, eta joku hau eta bere irteerari buruzko gauzak kontatuko dizkigute bertan.

Bigarren hitzaldia sceneko musikari buruz izango da, eta hizlariak Wavemaker/Centosis eta Estrayk/Capsule izango ditugu.

Lehiaketen orrietan dagozkien Deadline, Epaimahaiaren bilketa eta publiko aurreko erakusketa ordua gehitu dira.

Egitarauan Fast Music lehiaketaren eguna eta ordua aldatu dira, moduluen lehiaketako bozketekin batera izan ez dadin. Ostiralean izan beharrean larunbatean 18:00tan izango da, Fast 2D lehiaketarekin batera.

 
99.06.21   
A Coruña, Lugo, Oviedo eta Gijongo bustripari buruzko informazioa gehitu da. Gainera, joku lehiaketei buruz oraingoz prest dagoen informazio osoa euskaratu da.
 
99.06.20   
Joku lehiaketei buruzko lehen berriak jada prest dituzue.
 
 
99.06.19   
Lehiaketa atala jada Euskeraz dago bere osotasunean.
 
99.06.15   
Euskerazko orrialdeak jartzen dira azkenik. Oraindik badira orrialde batzuk erderaz daudenak (lehiaketa atalan) baina ia Web osoa euskeratua dago, berehala euskeratuko ditugu falta direnak

Erreserbak euskeraz egitea ahal da.