Euskaltel Encounter

RB Cthulhu

A+ A A-

RB Cthulhu

Askorentzat, RB horrek klingon itxura izango du, baina ez, ROL BIZIAren laburdura besterik ez da.

Bai... berdin-berdin galduta jarraitzen duzue, ezta? Bada, jarraitu irakurtzen.

Besterik gabe, RB hasi baino minutu gutxi batzuk lehenago esleituko zaizuen pertsonaia (PN) interpretatu behar duzue. PNaren fitxan egongo da rol bizia hasi aurretik inguruneari eta egoerari buruz jakin behar duzuena, zeuen PNari buruzkoa eta beste PN batzuei buruzkoa (zer harreman duzuen, nondik nora ezagutzen duzuen elkar...). Betetzeko helburu bat edo gehiago ere emango zaizkizue, hala nola X pertsonaiarekin aliantza bat egitea edo botereak dituen harribitxi bat lapurtzea (ez da kasua xD). Esango zaizue, halaber, zer ematen zaizuen helburua lortzeko.

Ez da beharrezkoa rol-jokoetan esperientzia izatea joko honetan parte hartzeko. Aukera bikaina duzu zure irudimena probatzeko! 50 leku bakarrik daude, eta, erreserba gisa, besteren bat ere bai. Larunbatean egingo da, 2:00etan. Agertokian ikusiko dugu elkar.

Izena emateko Intranetaren bidez, ostiraleko 12:00ak eta larunbateko 01:00ak bitartean.

OHAR GARRANTZITSUA: Rolak mendekotasuna eragiten du, handia gainera. Nortasun ugari izan nahi ez badituzu, ez hurbildu. Ez da egokia jende lotsati eta introspektiboarentzat. Zalantzaren bat badaukazu, altxatu ukabila, eta eskatu laguntza Master bati!!

Dagoeneko Sarrera hemen deskargatu dezakezue!!

Iners Kultura Elkartearen eskutik. 

twitter facebook flickr youtube instagram