Euskaltel Encounter

Cosplay Lehiaketa

A+ A A-

Cosplay Lehiaketa

Kapa, ileordea, arkua,…ateraezazue ganbaratik zuen erroparik onenak, larunbatean cosplay lehiaketa baitugu eszenatokian.

Oraindik ere Eraztunen jaunaren estreinaldian eraman zenuten elfo mozorro hura gertu badaukazue hemen duzue berriz janzteko parada ezin hobea. Hurbildu eszenatokira, bakarka edo taldeka, larunbatean 18:00tan. Ez ahaztu Intranetean izena ematea!

Emanaldiren bat prestatu baduzue (ez da derrigorrezkoa), bidali denboraz audio edo/eta bideoa, aldez aurretik prest eduki dezagun. Intranetaren bidez ere egin dezakezue, ez ahaztu izena/ezizena jartzea. Pantaila erraldoia eta bozgorailu bikainak dituzue zuen eskura; beraz, erabili itzazue!

Asteak entseguak egiten pasa ondoren, ordua iritsi da!

 

Kategoriak (podium osoa):

Banakako Cosplay onena

Taldeko Cosplay onena

Emanaldi onena

 

OHARRA: Epaileei iruditzen bazaie kategorietako bateko maila ez dela nahikoa podiuma betetzeko, kategoria hortako saria hutsik geldituko da.

twitter facebook flickr youtube instagram