Euskaltel Encounter

Bikoizketa lehiaketa

A+ A A-

Bikoizketa lehiaketa

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández, Carlos Latre edo José Motaren arrastoa jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!

Prestatu dugun bideo-sortaren artean aukeratu ezazu (filmak, iragarkiak, sailak) audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezue, eta egon daitezkeen efektu bereziak edo musika erantsi beharko dituzue.

Bukatutakoan Intranetera igo beharko dituzu, igandeko 21:00ak baino lehen.

Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu. Dena batera karpeta konprimatu batean bidaltzea eskertuko litzateke.

OHARRA: Azpititulu integratuak jartzea derrigorrezkoa da.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, igande gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

 

 

 
Detalle proporcionado por:
 
 
 
 
  

twitter facebook flickr youtube instagram