Euskaltel Encounter

Beste jarduerak

A+ A A-

The Euskal Factor

Edozein diziplina artistikotan trebea den jendearen bila gabiltza. Ohiz kanpoko trebetasunen bat baldin baduzu edo zure balioa edozein kategoriatan erakutsi nahi baduzu, Euskal Encounterren, horretarako aukera emango dizugu. Musika, magia, zirkua, umorea, dantza… Animatzen zara?

Eszenatokian aparteko trebetasunak erakusteko gai diren hautagaien bila gabiltza. Matematikako kalkuluak egiten bikaina bazara; zure ahotsarekin guztiak liluratzen badituzu; borroka-arteetan duzun talentuarengatik guztiak harritzen badituzu; gai bazara guri irri eginarazteko, sentiarazteko, bibrarazteko, emozioz negar eginarazteko, zure zain gaude!

Laugarren Euskal Factor saioan parte hartu nahi baduzu, apuntatu zaitez Intranet bidez, ostiral goizetik aurrera. Aurretik eska ezazu beharko duzuna, bideoa, audioa, eta abar. (edo igo zu zeuk Intranet bidez, guk prest eduki dezagun).

Ikuskizuna igandeko gauerdia pasata hasiko da, proiekzioak bukatutakoan.

twitter facebook flickr youtube instagram