Euskaltel Encounter

Beste jarduerak

A+ A A-

Futbol 3

Izen ematea

Parte hartzaile guztiek eman beharko duzue izena Intranetaren bidez, ostiraleko 12:00etatik aurrera. Gau hortan zozkatuko dira lehen parekatzeak. Partiden ordutegiak web orrian eta Intranetean argitaratuko dira. Emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dira eta hurrengo errondaren parekatzeak ere.

Non eta noiz

Sailkapen errondak partyplacea eta logelaren artean dagoen lekuan jokatuko dira larunbateko 10:00etatik aurrera. Finalerdiak eta finala igandean 11etatik aurrera jokatuko dira. Lehiaketaren ordutegia alda liteke euririk balego. Talderen bat partida unean aurkezten ez bada kanporatua izango da eta hurrengo taldera pasatuko da, beraz adi egon zaitezte.

Joko modua

16 talde. Lehiaketa kanporaketa zuzenean gauzatuko da. 5 minututako bi partetan banatutako 10 minutuko partidak jokatuko dituzte taldeak. Partida irabazten duen taldea hurrengo errondara pasako da. Berdinketa gertatuko balitz 2 minututako bi partetan banatuko den luzapena jokatuko da. Oraindik ere berdinketa balego penaltitan erabakiko litzateke. Penaltiak zelai erditik botako dira eta atezainik gabe. Talde bakoitzak hiru penalti botako ditu eta oraindik berdinketa balego heriotza zuzeneko sistema erabiliko da. Jokalari bakoitzak ezin izango ditu bi tiro egin aurretik taldekide denek gutxienez bat egin ez badute.

Joko arauak

Gutxienez 3 eta gehienez 5 lagun emango dute izena talde bakoitzeko. Aldi berean hiru jokalari bakarrik arituko dira sexuari begiratu gabe. Edozein momentutan aldatu dezakezue nekatuta bazaudete. Talde bakoitzean derrigorrez kapitaina egongo da, zeinek emaitzak esango dizkie antolatzailei. Jokalariak talde bakarrean aritu ahal izango dira.

Futbolaren arauak jarraituko dira honako salbuespenekin:

1.  Edozein falta jaurtiketa zuzenarekin zigortuko da, eta aurkariak gutxienez baloitik 3 metrotara egon beharko dute.

2.  Alboko sakea hankarekin egingo dira eta ezin izango da gola zuzena sartu. Aurkariak gutxienez baloitik 2 metrotara egongo dira.

3.  Ez da atezainik egongo.

Joko garbia eta bortizkeria ez erabiltzea eskatzen dizuegu. Arauok hautsi edota jarrera agresiboa duen talderik balego lehiaketatik kanporatua izango da.

 

EMPAREJAMIENTOS

twitter facebook flickr youtube instagram