Euskaltel Encounter

Albisteak

A+ A A-

Euskal Encounter Espainiako superordenagailuen Top 10ean kokatu da

 

  • Bilkurako sarera konektatutako 6.000 gailu elektronikoen konputazio gaitasun konbinatuak 400 teraflop-ak gainditu ditu. Horrek party-a Espainiako superordenagailu handienen artean kokatu du partya, eta Euskadiko lehenengo postuan.
  • Party-aren lau egunetan 7.600 parte-hartzaileez aparte, 3.000 bisitari gerturatu dira BECera 200 formakuntza eta aisialdirako ekintzetan murgiltzera
  • Sabino San Vicente, topaketaren koordinatzaile orokorra, aurtengo festarekin “biziki pozik” dagoela adierazi du, bai BECera hurbildu diren pertsonen kopuruarekin, bai ekintzen parte-hartzearekin, eta baita aurten 500 ordenagailu gehiago sartzeko handitu den sarearen funtzionamenduarekin ere
  • The Lab espazioak, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako aurten froga moduan sortu den guneak, oso emaitza onak lortu ditu eta, ondorioz, hurrengo urtean atal horri bultzada emango zaio ekintzaileei eta startup-ei eskaintzen zaien laguntza indartzeko
  • Hitzordua Euskaltel Konektak antolatu eta babestu du, SPRIren bidez Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzarekin.

Sarera konektatutako 6.000 gailu eletronikoak batuz, Euskal Encounter 24 Espainiako superordenagailu handienetarikoen artean kokatu du, guztira 400 teraflop baino gehiagoko konputazio gaitasun konbinatuarekin. Horrela, aparailu elektroniko desberdinekin sarera konektatu diren parte-hartzaileek Espainiako Top 10ean sailkatuko litzatekeen superordenagailua sortu dute, Euskadiko potentzia handiena duena.

Partya handituz, 4.608 ordenagailu-postura iritsiz, marka berria hautsi du partyak, Europako bigarren informatika-festa handienak. Gainera, lau egunetan zehar 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira Euskal Encounterrera, eguneko paseekin 3.000 eta bisitariak 2.500. Aldi berean, sarera konektatutako 6.000 gailu elektronikoak (parte-hartzaile bakoitzak hainbat konektatu ditzake) partyak inoiz lortutako kopuru altuenera iritsi dira.

Egunotan parte-hartzaileek sarearen bidez 3 miloi giga datu baino gehiago mugitu dituzte, segundoko 40 gigako konexioari esker. Abiadura horrekin, Euskal Encounter munduko ‘lan party’ azkarrenetarikoen artean kokatu da. Euskaltel Konektak antolatutako eta babestutako topaketa, Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, 200dik gora prestakuntza- eta aisialdi- ekintza eskaini ditu, arte digitala, zibersegurtasuna, software librea, hardwarea eta bideo-jokoen inguruan.

 

Euskal Encounter 25: The Lab gunearen garapena

Topaketaren antolatzaile eta Euskaltel Konekta fundazioko arduradun Sabino San Vicentek oso pozik” dagoela aitortu du festara bertaratutako jendearekin, ekintzen parte-hartzearekin eta sarearen funtzionamenduarekin. Halaber, eserleku kopurua handitzeak teknologia, azpiegitura eta zerbitzu aldetik sortu dituen erronkak arazo handirik gabe gainditu direla nabarmendu du. Izan ere, parte-hartzaileek osatutako inkesten lehen datuek kalitate aldetik oso nota altua ematen diote partyari

Berrikuntzari eta ekintzailetzari lekua emateko sortutako The Lab guneak oso emaitza positiboa eman duela azpimarratu du San Vicentek. Hori dela eta, hurrengo urteari begira, ekintzailetzari bultzada emateko eta startup-en sorrera sustatzeko gune hau indartu egingo dela adierazi du informatika-festaren antolatzaileak.

Horretaz aparte, aurten ere partya aurrera eramatea ahalbidetu duten dozenaka boluntarioen lana eskertu du San Vicentek, eta parte-hartzaileen gizalegea eta lagunartekotasuna ere goraipatu ditu. Azkenik, nahiz eta hurrengo urteari begira informaziorik eman nahi ez izan, antolakuntza taldea 25. urteurrena “ahaztezina” izateko lanean ari dela aurreratu du.

twitter facebook flickr youtube instagram