Argazkien itxuraldatzea

A+ A A-

Argazkien itxuraldatzea

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Tresna digital baten bidez irudi baten ezaugarriak aldatzeko teknika, prozesua eta emaitza da argazkien itxuraldatzea. Irudi batetik beste irudi bat, aldatua, sortzeko aukera ematen du teknika horrek.

Ongi etorri "Monsterize Me"-ra, argazkiak itxuraldatzeko lehenbiziko lehiaketara. Milaka bideo ikusiko zenituzten, youtuben, non, itxuraldaketaren bidez, kosmetiko- edo moda-enpresa handiek izugarrizko begiekiko eta gerri ezin finagoarekiko jainkosa bihurtzen dituzten modeloak. Hona gure mendekua!

Eskerrik asko Zeelanda Berriko Cathleen Tarawhitiri (http://cathleentarawhiti.deviantart.com/) gure ekoizpenak baloratzen epaimahaikide jarduteagatik eta aurtengo itxuraldaketarako bere stocka uzteagatik.
Irudi eder horietako edozein erabil dezakezue eta amesgaiztoetako izaki bihurtu, zeuen buruan sortutako edonolako munstro bilakatu, zeuen sormena eta irudimena lau haizetara hedatuz.

Esteka hauetatik jaits dezakezue irudia, eskuinaldeko Download botoia sakatuta:

http://cathleentarawhiti.deviantart.com/art/Khaleesi-8-398213803
http://cathleentarawhiti.deviantart.com/art/Black-veil-2-395997878
http://cathleentarawhiti.deviantart.com/art/Snow-3-393385453
http://cathleentarawhiti.deviantart.com/art/Georgia-pink-dress-3-392321735
http://cathleentarawhiti.deviantart.com/art/Georgia-black-dress-3-432133393
http://cathleentarawhiti.deviantart.com/art/Black-veil-2-395997878

Edozein diseinu-programa erabil dezakezue irudiak itxuraldatzeko (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etab.).

Gehienezko bereizmena: 1280x1024
Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.

Egileak, marrazkia lortu aurreko 5 urrats entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken irudiaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG jatorrizko argazkia izango da, inongo iragazkirik gabekoa, eta GOGO11.PNG azken irudia (lehiaketan parte hartuko duena).

Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie aurreko urratsak.

Bi txt-rekin batera entregatu behar dira lanak, fitxategi konprimatu batean (ZIP):
-BATEAN, parte-hartzailearen datuak ipini behar dira (izen-abizenak eta telefono-zenbakia).
-BESTEAN, berriz, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat idatzi behar da (hiru lerrokoa, gehienez ere).

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

twitter facebook flickr youtube