Arte Digitala

A+ A A-

Arte Digitalaren Epaimahaia

Arte Digitaleko epaimahaiko kideei buruzko informazioa emango dugu atal honetan.

Shanti Basauri

Cathleen Tarawhiti

Iñigo Maestro

Sergio Sánchez Isasi

Txuma Pérez

 

  • Shanti Basauri

Hogei urtetik gorako ibilbide profesionala du euskal konpositore eta gitarra-jotzaile honek.

Ehun lanetik gora ditu erregistratuak: sinfonia bat (1991), rock- eta folk-taldeetarako kantuak, eta beste asko. Soinu-bandak eta kolaborazio ugari egin ditu Hortzmuga, Aukeran, Innevento, Larrua, Kukai eta beste zenbait konpainiarentzat, bai eta ikus-entzunezko hedabideentzat ere (film laburrak, telebistarako publizitatea, animazioa).

Formatu handiko ikuskizun asko eta asko prestatu ditu konpositore eta musika-zuzendari gisa: Euskalduna Jauregiaren X. urteurrena; Metro Bilbaoren inaugurazioa; Kultur Leioa; nazioarteko biltzarrak (EFEF eta FITUR, besteak beste); IMQren, Joan Miró Fundazioaren eta BBVAren kanpainak; Bilboko Aste Nagusirako zenbait ekoizpen enblematiko, eta era guztietako lan eszenikoak, batez ere musika garaikidearen eta folkaren alorrekoak. Hiru aldiz izendatu dute Max Sarietarako (2008an, 2009an eta 2010ean).

Jaialdi eta kontzertu ugaritan jardun da, Euskal Herrian, Polonian, Alemanian, Herbehereetan, Japonian, Frantzian, Italian eta Eskozian. Ongi ezagutzen du Japoniako kultura, eta harreman estua du harekin; urtero joaten da herrialde horretara, eta, gonbidatu gisara, zenbait kontzertu eta jam-sessionetan hartzen du parte. Bilboko Zinema Eskolako (IMVAL) Soinu eta Informatika Musikaleko irakasle izan da; egun, berriz, musika modernoko irakasle da Gernikako Kontserbatorioan. 

Argazkilari ere jarduten da, eta Japoniari buruzko bere artxibategi monografikoa kudeatzen du. Herrialde hartako lau uharte nagusietako irudiak biltzen ditu proiektuak, eta handituz doa urtez urte.

Star Wars filmen jarraitzaile amorratua da, eta saga fantastiko horri buruzko hainbat mahai-inguru eta hitzalditan jardun izan da. Literaturazaletasunak bultzatuta, berriz, zenbait hedabidetan idatzi izan du: Nuevas tertulias, Artez eta El Correon, besteak beste.

- Shanti Basauri musikagilearen 5.1 lana, BECeko areto nagusian. (2009)

https://www.youtube.com/watch?v=N1LeRkcEs8A

Bilboko Euskalduna Jauregiaren X. urteurrenerako Shanti Basaurik konposatutako pieza

https://www.youtube.com/watch?v=F8dpTy3yZ4Y

^igo

 

 

  • Cathleen Tarawhiti (Hamilton, New Zealand)

Photographer and digital artist from New Zealand working on book covers, client portraiture, model portfolios, and stock photography for artists to paint, draw or use as pose references for their portfolios.

 

http://cathleentarawhiti.deviantart.com/

https://www.facebook.com/pages/Cathleen-Tarawhiti-Photographer/95878166172?sk=timeline&ref=page_internal

 

^igo

 

  • Iñigo Maestro 

Hainbat alorretan jarduteko aukera izan dut, ahalik eta arte-mota gehien jorratzeko gogoak bultzatuta: zinema, antzerkia, publizitatea, arte grafikoak eta film laburrak (animazio eta irudi errealekoak). Hori dela eta, lanbideak ere asko izan ditut: sorkuntza-zuzendaria, errealizadorea, ilustratzailea,, diseinatzaile grafikoa, maketatzailea, 2D eta 3Dko animatzailea, bideo-konpositorea, arte-zuzendaria, argazkilaria, gidoigilea, etab.

1999 eta 2002 bitartean, Orein Arts izeneko ekoiztetxea sortu nuen, zenbait bazkiderekin batera. 3Dko animatzaile, ilustratzaile, diseinatzaile grafiko eta aplikazio interaktiboen garatzaile jarduten naiz ekoiztetxean.

Hiru urteko enpresa-ibilbide horren ondoren, freelance gisara jardun naiz, bai eta ikus-entzunezko zenbait enpresatan ere: IMVAL CREATIVE (2003-2014), Kultur-Lan (2004) eta Baleuko (2005 - 2006).

Gaur egun, Somuga lantaldeko kide naiz, eta buru-belarri dihardut bi film luze eta telesail bat ekoizten (3Dko animaziokoak), ilustrazio-modelatze-, testurizatze-, argiztatze- eta renderizatze-lanak txandakatuz.

Hona hemen parte hartu dudan proiektu nagusietako batzuk: film luzeak —"Olentzero y el Tronco Mágico"(2005) eta "Betizu y el Misterio de Xangadu" (2006); ikus-entzunezkoak — Historias de las TIC (2010) ; Simulador del faro de Lekeitio (2008)—; antzerki-obrak —"La Espera" (2010) ; "Libertia" (2011) ; "No lo contaron como yo lo ví" (2012) eta La familia Krunch (2007)—.

Espainian eta nazioartean argitaratu dira nire ilustrazio-liburuetako batzuk: "Sonetos como sueños" (2011), "S Artbook" (2012); "Infected by Art: Volume One" (2013); "Espejos en el Aire" (2013); "Infected by Art: Volume Two" (2014) eta "ZOMBIE: All Flesh Must be Eaten" (2014); joko horretarako portada, zenbait ilustrazio eta liburuaren diseinu eta maketazio osoa egin nituen. 

Webgune pertsonala: http://www.imaestroweb.com

LikedIn: es.linkedin.com/in/imaestroguadilla

Vimeo: https://vimeo.com/user8897661

DevianArt: http://batliebre.deviantart.com

^igo

 

 

  • Sergio Sánchez Isasi (Bilbao, 1976)

Arte Ederretan lizentziaduna da (UPV/EHU, 1999), ikus-entzunezkoak eta argazkigintza espezialitatean.

Informatika, artea eta teknologia berriak ditu gogoko. Zenbait ikastaro ere egina da: programazioa eta sareak (PHP, ASP, C++…), azken arteen prestakuntza, produktu editorialaren plangintza, makillajea eta FX...; guztira, 1.000 ordutik gora.

SIARTE estudioa sortu zuen 2004an, eta, harrezkeroztik, etengabe jardun da lanean, zenbait bezerorentzat, era guztietako diseinuak eta ilustrazioak egiten.

2011ko amaieraz geroztik, diseinatzaile grafiko lanaz gain liburu-editore ere ari da —SIARTE EDICIONES—, zenbait arlotan proiektuak kudeatuz: poesia, komikia, sketch-bookak, ipuinak...

Aldez aurretik, OREIN ARTSen egin zuen lan, webgunearen eta bideo-edizioaren arduradun, eta k-2000n, webgunea kudeatzen hor ere.

Marrazkigintza-, komiki- eta argazkigintza-ikastaroak ere eman ditu, Vera-Cruz ikastetxean eta Otxarkoagako Gizarte Etxean.

Azkenik, film laburrak zuzentzen ere badu eskarmentua.

http://www.siarte.com

https://www.facebook.com/siarte

http://siarte.artelista.com

^igo

  • Txuma Pérez (Bilbao, 1976)


Licenciado en Bellas Artes, especialidad en fotografía y audiovisuales. Beca Erasmus cursada en Winchester School of Art.

Formación complementaria en diseño 2D, 3D y programación.

Compagina su labor artística con el trabajo como fotógrafo comercial y profesor.

Mitad del proyecto audiovisual Twobaskos (www.twobaskos.com)

Página web personal: www.thcxuma.com

 

 

^igo

twitter facebook flickr youtube