Fast Android Coding

A+ A A-

Fast Android Coding

Ausartzen zara Android programatzen? Aurten, Android SErako programazio-lehiaketa bat ere izango dugu. Euskaltel Encounterren, aplikaziorako gai bat emango dizuegu, eta denbora jakin bat izango duzue sorkuntzarako. Software libreko lehiaketa bat denez, OSI lizentzia libreen zerrendako lizentzia batekin argitaratu behar duzue aplikazioaren kodea. Gainera, parte-hartzaileek aurkezpen labur bat egin beharko dute, beren aplikazioaren erabilera erakusteko.

Aplikazioak Samsung Galaxy Nexus GSM batean probatuko dira, CyanogenMod 10.1 bertsio berri batekin.